EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Kaja Kallasen hitzetan, Teheran “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”, eta Sanchezek tentsioa apaltzeko eta elkarrizketei ekiteko eskatu du.
Europar Batasuneko Kanpo Harremanetarako goi-ordezkaria, Kaja Kallas, artxiboko irudi batean.
Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Irani eraso egin ostean Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak larunbat honetan esan duenez, Irango erregimena “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”.
Kallasen esanetan, Teheranen misil balistiko eta nuklearren programek eta talde armatuei emandako babesak arrisku globala eragiten dute, eta Ekialde Hurbileko azken gertakariak “arriskutsuak” direla erantsi du. Horiek ikusita, EBko diplomaziarentzat funtsezkoak ez diren langile guztiak erretiratuko dituztela iragarri du, eta sare kontsularra Europako herritarren irteera errazteko lanean ari dela azpimarratu du.
Europar Batasuneko diplomaziaren buruak Atzerri ministroei dei egin die, igande honetan eta bideokonferentzia bidez Ezohiko Kontseilua egingo baitute, "Irango egoera eta Ekialde Hurbilean izaten ari diren gertakariak" aztertzeko.
Pedro Sanchez
Ezin dugu onartu beste gerra luze eta suntsitzaile bat Ekialde Ertainean
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaitzetsi egin du AEBk eta Israelek Iranen egindako aldebakarreko operazio militarra, "nazioarteko ordena zalantzagarriago eta gogorrago bati laguntzen diolako", eta "elkarrizketa" eskatu du.
X sarean duen kontuan, Sanchezek Irango erregimenaren eta Guardia Iraultzailearen ekintzak ere gaitzetsi ditu. "Ezin dugu Ekialde Hurbileko beste gerra luze eta suntsitzaile bat onartu", gaineratu du.
Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen eta Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentearen aburuz, “oso kezkagarria” da Iranen gertatutakoa, eta “ahalik eta moderazio handiena” eskatu die alderdi guztiei, zibilen segurtasuna eta nazioarteko zuzenbidearen errespetu osoa bermatzeko. Europar Batasuneko buruzagiak esan duenez, EBk harreman estua du oraindik bere bazkideekin, eta eskualdearen egonkortasunarekin duen konpromisoa berretsi du.
Von der Leyenek, gainera, segurtasun nuklearra zaintzearen garrantzia azpimarratu du, baita eskalada larriagotu dezakeen edo arma nuklearrak ez ugaltzeko erregimen globala ahuldu dezakeen ekintza oro saihestearen garrantzia ere.
Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuko gobernuek adierazpen bateratu bat argitaratu dute Iranen kontraerasoak gaitzesteko eta eskualdeen egonkortasunaren alde egiteko.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak adierazi duenez, Ekialde Hurbilean dagoen "egungo eskalada arriskutsua da guztiontzat" eta "bertan behera utzi behar da". Horrez gain, NBEko Segurtasun Kontseiluaren premiazko bilera eskatu du.
Volker Türk Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen goi komisarioak gaitzetsi egin du AEBk egindako erasoa, eta “edozein gatazka armatutan zibilak dira azkenerako preziorik altuena ordaintzen dutenak”, erantsi du. Bestalde, Türkek egoera ez areagotzeko deia egin du, eta alde guztiei eskatu die negoziatzeko mahaira itzul daitezela, irtenbide iraunkorrak bilatzeko.
NBEko ordezkariak azpimarratu du herritarrak babestea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa betetzea lehentasunezko betebeharrak direla, eta horiek urratzen dituztenek kontuak eman behar izatea ekarri behar duela. Ohartarazi duenez, gatazka are gehiago oker liteke Ekialde Hurbilean, “herritarren heriotza zentzugabe gehiago eta suntsiketa imajinaezina izan daitekeen eskala batean”.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuzko itsasartea, jomugan, Iranen aurkako erasoen ostean
Munduko erregai-bide komertzial nagusietako bat da, eta, bertatik, munduko petrolio- eta gas-ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute. Egunero, batez beste 144 itsasontzi igarotzen dira bertatik.
200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen
Teheranek 85era igo du Minabeko ikastetxean hildakoen kopurua, eta Israelen eta AEBren arteko erasoaldi bateratua “ekintza barbaroa” dela esan du.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Erasoa izan denean, 170 ikasle zeuden ikastetxean; beraz, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira.
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen, AEBk eta Israelek Irani eraso ostean
Misilen aurkako alerta-sistema hiriko hainbat lekutan aktibatu dute, errepresalien beldur. Agintariek, berriz, babeslekuetan egoteko eskatu diete herritarrei, eskualdeko tentsioa areagotu egin baita.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoa egin dute
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat bidetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiralean Milanen (Italia), tranbia bat bidetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.