200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen
Teheranek 85era igo du Minabeko ikastetxean hildakoen kopurua, eta Israelen eta AEBren arteko erasoaldi bateratua “ekintza barbaroa” dela esan du.
Israelek eta AEBk larunbat honetan Iranen kontra jaurtitako drone, bonba eta misilek gutxienez 201 hildako eta 747 zauritu utzi dituzte, Irango Ilargi Gorriak zehaztu duenez; herrialdeko 31 probintzietatik 24 harrapatu dituzte, eta 220 talde baino gehiago ari dira larrialdi lanetan.
Eraso larrienen artean, Minab hirian, Shajareh Tayybeh neskatoen lehen hezkuntzako eskolaren aurkako bonbardaketa dago, gutxienez 85 hildako eragin dituena, gehienak neskak. Masoud Pezeshkian Irango presidentearen arabera, “ekintza barbaroa” izan da. Beste eraso batek Lamerdeko kirol-pabiloi bat jo du, eta gutxienez 15 pertsona hil dira.
Israelek esan du Irango erregimenaren “funtsezko zenbait pertsona” hil dituela, goi-kargudunak biltzen ziren guneei eraso egin ostean, luzaroan prestatutako operazio batean. Besteak beste Teheran hiriburuan eta Tabriz eta Isfahan hirietan izan dira leherketak.
Iranek misilak eta droneak erabiliz eraso die AEBk eskualdean dituen base militarrei eta Israelgo jomuga batzuei. Haifan, gutxienez pertsona bat zauritu da, Israelgo agintarien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuzko itsasartea, jomugan, Iranen aurkako erasoen ostean
Munduko erregai-bide komertzial nagusietako bat da, eta, bertatik, munduko petrolio- eta gas-ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute. Egunero, batez beste 144 itsasontzi igarotzen dira bertatik.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Erasoa izan denean, 170 ikasle zeuden ikastetxean; beraz, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira.
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Kaja Kallasen hitzetan, Teheran “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”, eta Sanchezek tentsioa apaltzeko eta elkarrizketei ekiteko eskatu du.
Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen, AEBk eta Israelek Irani eraso ostean
Misilen aurkako alerta-sistema hiriko hainbat lekutan aktibatu dute, errepresalien beldur. Agintariek, berriz, babeslekuetan egoteko eskatu diete herritarrei, eskualdeko tentsioa areagotu egin baita.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoa egin dute
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat bidetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiralean Milanen (Italia), tranbia bat bidetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.