Ormuzko itsasartea, jomugan, Iranen aurkako erasoen ostean
Munduko erregai-bide komertzial nagusietako bat da, eta, bertatik, munduko petrolio- eta gas-ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute. Egunero, batez beste 144 itsasontzi igarotzen dira bertatik.
Ormuzko itsasarteak Irango eta Omango kostaldeak banatzen ditu. Artxiboko argazkia: Europa Press
Ormuzko itsasarteak Irango eta Omango kostaldeak banatzen ditu. Persiar golkoaren eta Omango golkoaren artean dago, eta munduko petrolio eta gas ekoizpenaren % 20 inguru garraiatzen dute hango uretatik. Hori dela eta, pasabide horrek garrantzi estrategiko handia du.
Israelek eta AEBk Iranen aurka egindako erasoak eragina izan dezake nazioarteko petrolio-merkatuan; izan ere, Iran ekoizle handia da, eta, gainera, Ormuzko itsasartea itsas trafikorako itxi lezake. Horrek zuzenean eragin diezaieke munduko petrolio- eta gas-merkatuari.
Itsasarte horretatik, batez beste 144 itsasontzi igarotzen dira egunero, eta horietatik % 37 petrolio-ontziak dira, % 17 kontainer-ontziak eta % 13 karga lehorrak garraiatzen dituzten itsasontziak, NBEren Merkataritza eta Garapenerako 2025eko Itsas Garraioaren Berrikuspen txostenaren arabera.
Ormuzko itsasarteak 54 kilometro ditu tokirik estuenean. 2024an eta 2025eko lehen hiruhilekoan petrolioarekin lotutako itsas-merkataritzaren zati esanguratsu bat bideratu zuen bide horrek, AEBko Energia Informazioaren Administrazioak adierazi duenez. Gainera, gas natural likidotuaren munduko merkataritzaren % 20 inguru handik ibiltzen da, batez ere Qatartik eta Arabiar Emirerri Batuetatik Asiako merkatuetara.
Hainbat urtez, Irango agintariek itsas zirkulazioa blokeatzeko mehatxua egin diete Israeli eta AEBri, batez ere azken horri, Washingtonek bere programa nuklearragatik ezarritako zigorrei erantzuteko asmoz.
AEBrekin izandako gerra aurreko krisi egoeran, 2026ko otsailean, Iranek jakinarazi zuen zonaldeko zenbait eremu itxi zituztela, behin-behinean, Ormuzko itsasartean itsas maniobrak egin zituztelako.
Aurretik, 2025eko ekainaren 21ean, Irango Parlamentuak hura ixtea onartu zuen, Donald Trumpen administrazio berriak Iran bonbardatu ostean, Israelen eta herrialde persiarraren arteko gatazkaren testuinguruan.
Gorabehera askoren gunea
Bere kokapen geografikoagatik istilu eta gorabehera ugari izan dira azken urteotan Persiar golkoan, petrolio-ontzien eta zama-ontzien erasoak eta konfiskazioak barne, Iranen eta AEBren arteko tentsioen artean, azken horrek Irango petrolioaren salmentari ezarritako zigorrengatik bereziki.
2015ean Iranek eta nazioarteko herrialdeek sinatutako akordio nuklearretik erretiratzea erabaki zuen AEBk 2018an, Teheranek bere programa atomikoari buruz gezurra esan zuelakoan, uranioa baimendutako mugen gainetik aberasten jarraitu zuela iritzita.
2019ko apirilean, egoera larriagotu egin zen, AEBk Iranen petrolio-esportazioari jarritako zigorrak gogortu ostean, eta, ondorioz, itsasartea blokeatzeko mehatxua egin zuten Irango agintariek.
2021ean eta azken urteetan petrolio-ontzien aurkako erasoak izan direnez, Iranek petrolioa esportatzeko gune estrategiko bat inauguratu zuen Omango itsasoan, eta horrek, lehen aldiz, Ormuzko itsasartea zeharkatu behar izatea eragotzi zien kargaontziei. Petrolio gordina Jask kostaldeko hirian dagoen instalaziora iritsiko litzateke, hegoaldeko Hormozgan probintzian, Goreh petrolio-eremuan jatorria duen oliobide baten bidez, Buxehr eskualdean.
Megaproiektu honek 1.000 kilometroko hoditeria bat izan zuen. Gorehtik Jaskera eguneko 300.000 petrolio upel transferitzeko ahalmena du lehen fase honetan, eta milioi batera irits liteke etorkizunean.
Urteen joan-etorrian, tentsioa ez da baretu. 2024ko apirilean, esate baterako, Irango kontsulatuaren aurkako erasoa izan zen Damaskon, eta 7 guardia iraultzaile hil ziren bertan. Teheranek Tel Avivi egotzi zion erasoa, eta itsasartea ixteko zorian egon zen.
Zure interesekoa izan daiteke
200 hildako baino gehiago baieztatu dituzte Iranen
Teheranek 85era igo du Minabeko ikastetxean hildakoen kopurua, eta Israelen eta AEBren arteko erasoaldi bateratua “ekintza barbaroa” dela esan du.
Gutxienez 57 neska hil dira Israelek Irango eskola baten aurka egindako bonbardaketan
Erasoa izan denean, 170 ikasle zeuden ikastetxean; beraz, hildakoen kopuruak gora egingo duen beldur dira.
Iranek base estatubatuarrei eraso die Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan
Iranek gaur goizean Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek abiatutako erasoari erantzun dio, Israelgo lurraldearen kontra ez ezik, AEBk Bahrainen, Qatarren, Kuwaiten eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen base militarren kontra ere misilak jaurtiz .
EBk eta nazioarteko agintariek lasaitasuna eskatu dute Iranen aurkako erasoen ostean
Kaja Kallasen hitzetan, Teheran “mehatxu larria da munduko segurtasunarentzat”, eta Sanchezek tentsioa apaltzeko eta elkarrizketei ekiteko eskatu du.
Sirena antiaereoak entzun dira Jerusalemen, AEBk eta Israelek Irani eraso ostean
Misilen aurkako alerta-sistema hiriko hainbat lekutan aktibatu dute, errepresalien beldur. Agintariek, berriz, babeslekuetan egoteko eskatu diete herritarrei, eskualdeko tentsioa areagotu egin baita.
Netanyahu: "Erasoak Irango erregimenaren mehatxu existentziala ezabatuko du"
Iranek misilekin erantzun dio Israelek bere lurraldean egin duen erasoari, eta Netanyahu herrialdeari zuzendu zaio. Israelgo lehen ministroak dei egin du "Irango herri ausartak bere etorkizunaren gidaritza har dezan", eta "pazientzia eta indarra" eskatu die Israelgo herritarrei.
Gobernua hartzeko prest egoteko eskatu die Trumpek Irango herritarrei
Gainera, armak uzten badituzte "erabateko immunitatea" izango dutela agindu die Irango segurtasun indarretako kideei.
Israelek eta AEBk Iranen aurkako erasoa egin dute
Trumpek iragarri du "operazio handia" hasi dutela "Irango erregimena deuseztatzeko". Iranen erantzuna hasi da, eta misilak jaurti ditu jada Israelera.
Gutxienez bi pertsona hil dira Milanen, tranbia bat bidetik aterata
Bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira ostiralean Milanen (Italia), tranbia bat bidetik atera ondoren. Istripua hiriaren erdialdean gertatu da, eta tranbiak oinezko batzuk harrapatu ditu.