IRANEN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek "Teheranen bihotza" jo du azken eraso oldean

Antza denez, eraikin ofizialen aurkako erasoak izan dira; besteak beste, Ilargi Gorriaren eta Irango telebistaren egoitzen aurkakoak.

TEHRAN (IRAN(Islamic Republic Of)), 01/03/2026.- Smoke rises in central Tehran after an Israeli attack in Iran, 01 March 2026. A joint Israeli and US military operation continues on its second day after targeting multiple locations across Iran in the early hours of 28 February 2026, with Iran later launching retaliatory attacks. (Teherán) EFE/EPA/ABEDIN TAHERKENAREH
Teheranen aurkako erasoa. Argazkia: EFE

Israelgo hegazkinek beste eraso sorta bat egin dute Teheranen aurka igande honetan, Israelgo Defentsa Indarrek Telegram bidez jakinarazi dutenez, eta, antza denez, egoitza ofizialak dauden zonaldeak jo dituzte.

Irango telebista publikoak X sare sozialean zabaldu duenaren arabera, AEBko eta Israelgo indarrak Teherango egoitza bonbardatzen ari dira, Irango Ilargi Gorriaren esanetan.

Irango telebistak Teheranen duen eraikinaren aurka ere egin dute, Saudi Arabiako Al-Arabiya hedabidearen arabera.

"Lehoiaren orroa operazioa hasi denetik lehen aldiz, FDI (Israelgo Defentsa Indarrak) Irango erregimen terroristaren egoitzen kontra egiten ari da Teheranen bihotzean", idatzi du Israelgo erakunde militarrak.

"Israelgo Aire Indarrak, FDIren inteligentziak gidatuta, Irango erregimen terroristaren helburuen aurkako erasoak hasi ditu Teheranen", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X