AEB - Kuba

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kuba "azkenetan" dago, Trumpen hitzetan

Dena den, AEBko presidenteak adierazi du Habanarekin negoziatzen ari dela.

18:00 - 20:00

AEBko presidente Donald Trump.

AEBko presidente Donald Trumpen hitzetan, Kuba "azkenetan" dago, baina Habanarekin negoziatzen ari da.

"Kubaren gaur egungo bizitza amaitzen ari da. Bizitza berri bat izango du, askoz hobea, baina egungo bizimodua bukatuko zaio", adierazi du Miamiko goi bileran.

Halaber, Trumpek ziurtatu du "gogo biziz" hartuko duela Kubara iritsiko den aldaketa, orain begirada guztiak Irango gerran baditu ere.

Bai bera, bai AEBko Estatu idazkari Marco Rubio, Kubako Gobernuarekin negoziatzen ari direla erantsi du.

"50 urte daramatzat Kubari buruzko kontuak entzuten, haurra nintzenetik", esan du.

AEBk Nicolas Maduro atxilotu zuenetik, Kubak ez du Venezuelako petroliorik jaso; izan ere, Trumpek iragarri zuen muga-zergak igoko zizkiola Kuba petrolioz hornitzen zuen edozeini. Blokeo horrek nabarmen okertu du Kubako krisi soziala eta ekonomikoa.

Miamin egiten ari diren goi bileran, Trump ez ezik, Argentinako, Costa Ricako, Dominikar Errepublikako, Ekuadorko, El Salvadorko, Hondurasko, Panamako, Paraguaiko eta Trinidad eta Tobagoko presidenteak ere ari dira parte hartzen.

Datorren asteazkenean kargua hartuko duen Txileko presidente hautatua ere bertan da.

Delcy Rodriguez presidentetzat aitortu du Trumpek

Bestalde, gaur egin duen hitzaldian, Trumpek onartu du Delcy Rodriguez Venezuelako Gobernuko presidentetzat aitortu duela aste honetan, bi herrialdeen arteko elkarrizketa diplomatikoei berriro helduta.

"Pozez diot Venezuelako Gobernua formalki aitortu dugula", adierazi du eskuin-muturreko hamaika buruzagiren aurrean egin duen hitzaldian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X