GERRA IRANEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mundua Ormuzera begira dagoen bitartean, gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du. 

 

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
Teherako erreskate taldeak bonbardaketa baten ostean. Argazkia: Europa Press.

Hamaika egun igaro dira Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Irani eraso egin ziotenetik, Ekialde Hurbilean gatazka gogor bati hasiera emanez. Astearte honetan, martxoak 10, bonbardaketak areagotu egin dira Teheranen eta Libano hegoaldean. Hain zuzen ere, gaurkoa egunik "bortitzena" izango dela aurreratu du Pete Hegseth AEBetako Gerrako idazkariak. Bitartean, Errusiak eta Txinak egoera baretzea eskatu dute, baina Iranek ukatu egin du AEBekin negoziatzeko asmorik duenik. 

Gatazka honek munduan dituen ondorio ekonomikoei dagokionean, gaur gasaren eta petrolioaren prezioak jaitsi egin dira eta begirada guztiak Iranen kontrolpean dagoen Ormuzeko itsasartean daude.

Bonbardaketa gogorrak Iranen

Israelgo Armadak Irango "erregimenaren helburuen" aurkako bonbardaketak egin ditu astearte goizean Teheranen. Gauean ere hiriburuko hainbat puntutara bonbak igortzen aritu dira.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ohartarazi duenez, Irango petrolio-instalazioen kontra egindako bonbardaketa horiek arriskuan jartzen dute herritarren osasuna, arnasbideetan eta azalean sortzen dituzten kalteengatik.

Halaber, Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak esan duenaren arabera, Donald Trump presidenteak "ez ditu aukerak baztertzen" eta mahai gainean dauka Iranen tropak hedatzeko aukera.

Libanoren aurkako erasoek jarraitzen dute

Teheranen aurka egiteaz gainera, Hezbollahren "azpiegiturak" bondardatzen ere ari da Israelgo armada ere Beirut hegoaldean, Libanoko hiriburuan.

Eraso horietan 570 pertsona hil  eta 1.400 zauritu dira gatazka hasi zenetik, Libanoko Hondamendietako Arriskuak Kudeatzeko Unitateak jakinarazitako datuek diotenez.

Gainera, Errefuxatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) arabera, 667.000 pertsona beren etxeetatik alde egitera behartuak izan dira.

Ormuz: "bakea edo sufrimendua"

Mundu osoko begiak Ormuz itsasartera begira daude egunotan, gatazka honek planeta osoan sortzen dituen ondorio ekonomikoengatik, bertatik igarotzen baita erregaien itsas merkataritza osoaren % 20-25 inguru.

Ali Lariyani Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseilu Goreneko idazkariak adierazi duenez, Ormuzeko igarobide estrategikoa "guztiontzako bake eta oparotasuna izan daiteke, edo gerran tematzen diren horientzako porrota eta sufrimendua izango da", AEBri erreferentzia eginez.

Pentagonoak, bere aldetik, baieztatu du "hainbat aukera" aztertzen ari dela itsasarte horretan dabiltzan ontziei babesa jartzeko, baina ez du zehaztu noiz hasiko liratekeen defentsa-operazio horiek. 

Astearte arratsaldean, berriz, Trump presidenteak iragarri du Iranek minak jarri dituela itsasartean, eta mehatxu egin du: "minak kentzen ez baditu, inoiz ikusi gabeko ondorio militarrak" pairatuko ditu.

Teheran. Argazkia: EFE.

Negoziatzeko asmorik ez

Gideon Saar Israelgo Atzerri ministroak adierazi duenez, bere herrialdeak ez du "amaigabeko gerra" bat nahi. Bere hitzetan, "dagokionean", AEBekin hitz egingo du gatazkari amaiera emateko.

Telebista kate batean eman duen elkarrizketa batean, Donald Trumpek adierazi du Irango buruzagiek "hitz egiteko gogo handia" dutela aditu duela. Negoziazioei buruz galdetu diotenean, ordea, ez du erantzun argirik eman: "edukiaren arabera", esan du, eta gaineratu du ez dagoela "gehiago hitz egin beharrik, baina posible da".

Bien bitartean, Teheranek ukatu egin du AEBrekin ezer negoziatzeko asmorik duenik eta, Guardia Iraultzaileak zabaldutako ohar baten arabera, Iran izango da gerraren amaiera erabakiko duena.

Errusia eta Txinaren papera

Munduko potentzia handiek gatazka baretzea eskatu dute. Kremlinek ukatu egin du Vladimir Putinek bitartekari lana egingo duenik, nahiz eta Errusiako buruzagiak bi aldeekin hitz egin duen: astelehenean Trumpekin eta asteartean Masud Pezeshkian Irango presidentearekin.

Aitzitik, Txinako Atzerri Ministerioak onartu egin du "bitartekaritza aktiboa" egiten ari dela. Inplikatutako alderdiekin harremanetan jarraituko duela berretsi du, deseskalatzea eta negoziazio-mahaira itzultzea sustatzeko.

Irakeko Kurdistanen aurkako erasoak

Irango Guardia Iraultzaileak iragarri duenez, AEBko Armadak Irakeko Kurdistanen duen base baten aurka bost misilekin eraso egin du.

Bestalde, Abdelatif Rashed Irakeko presidenteak eta Mohamed Shia al Sudani lehen ministroak Iran babesten jarraitzen dute, eta Ali Jameneiren semea, Mojtaba, zoriondu dute Irango lider izendatu berritan.

Horrez gainera, Al Sudanik Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariari eskatu dio ez ditzala Irakeko lurrak erabili "inguruko estatuen edo eskualdearen aurkako ekintzetarako", eta Iraken aire-espazioan sartu izana errefusatu ditu.

Iranek ukatu egin du Turkiari erasotzea

Recep Tayyip Erdoganekin izandako elkarrizketa batean, Pezeshkianek ukatu egin du azken egunotan atzemandako bi misil balistikoak Iranek jaurtitakoak direnik.

Hala ere, Turkiak, NATOko gainerako kideekin lankidetzan, Patriot misilen aurkako defentsa-bateria bat eraman du Malatya probintziara, AEBk kudeatzen duen Aliantza Atlantikoko radar militar garrantzitsuenetako bat defendatu ahal izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Paphos (Cyprus), 09/03/2026.- French President Emmanuel Macron speaks during a joint press conference with Cyprus' president and Greece's prime minister at Paphos military airport, in Paphos, Cyprus, 09 March 2026, on the day of Macron's visit to show France's solidarity after recent drone attacks amid the U.S.-Israeli conflict with Iran, and aimed at reinforcing European security in the Eastern Mediterranean. (Chipre, Francia, Grecia) EFE/EPA/Gonzalo Fuentes / POOL MAXPPP OUT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Macron: "Ormuzko itsasartea pixkanaka irekitzeko defentsa-misio bat martxan dago"

Misio hori "herrialde europar eta ez europarrekin" egin beharko litzateke, "behin gatazkaren faserik kritikoena amaitutakoan". Estatuburuak zehaztu duenez, planak "laguntza helburu baketsua" izango luke, eta hainbat ontzi mota "eskoltatzea" izango litzateke bidea, "gasa eta petrolioa" berriro Ormuzetik igaro ahal izateko. Bestetik, G7 herrialdeek ez dute momentuz erreserban daukaten petrolioa askatuko, nahiz eta ez duten baztertzen etorkizunean erabaki hori hartzea. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X