GATAZKA IRANEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AEBren arabera, Ormuzeko itsasartean minak jartzen ari ziren 16 itsasontzi irandar suntsitu dituzte

AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du Irango ontzien aurkako erasoekin. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea. 

18:00 - 20:00

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Armadak Irango 16 ontzi minatzaile suntsitu dituela ziurtatu du, Ormuzeko itsasartetik gertu, Iranen aurkako erasoen testuinguruan. AEBko Komando Zentralak (Centcom) operazio horien berri eman du X sare sozialean argitaratutako mezu batean, eta bideo bat zabaldu du, portuetan amarratutako txalupa txikien aurkako erasoak erakusten dituena.

Ordu batzuk lehenago, Donald Trump AEBko presidenteak adierazi du bere herrialdeko indarrek ontzi horietako hamar suntsitu dituztela. Truth Social sare sozialean argitaratutako mezu batean, agintariak adierazi du tropek "10 ontzi eta/edo aktibo ez zeuden minak jartzen ari ziren ontziak suntsitu" zituztela, eta gaineratu du eraso gehiago izango direla.

Centcomen arabera, azken hamaika egunotako bonbardaketek "Irango erregimenak itsasoan boterea proiektatzeko eta nazioarteko itsas garraioari jazartzeko duen gaitasuna degradatzen ari dira". AEBko aginte militarraren arabera, gainera, Iranek hainbat urtez mehatxatu du nabigatzeko askatasuna, munduko segurtasunerako funtsezkoak diren uretan.

Tentsioaren fokua Ormuzeko itsasartean dago, hainbat hedabidek, tartean CNNk, Iran inguruan minak jartzen hasi dela dioten AEBetako inteligentzia iturriak aipatuta. Iturri horien arabera, oraingoz hamarnaka baino ez dira zabaldu, baina Teheranek ehunka gehiago jartzeko gaitasuna du oraindik.

Ormuzeko itsasartea munduko energia-pasabide estrategikoenetako bat da, eta bertatik igarotzen da petrolio globalaren % 20 inguru, funtsezko beste baliabide mineral batzuez gain. Egoerak kezka eragin du energia-merkatuetan, bereziki Irango Guardia Iraultzaileak itsas pasabidea zeharkatzen zuen edozein ontziri eraso egiteko mehatxua egin ondoren.

Hasiera batean, Irango agintariek ukatu egin dute itsasartea itxi izana, baina geroago adierazi dute ez dela posible segurtasuna bermatzea egungo tentsio-testuinguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mundua Ormuzera begira dagoen bitartean, gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon

Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzeko itsasartean eta, ez kentzekotan, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.   

martin izagirre
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Martin Izagirre, Ormuzen blokeatutako gas-ontzi bateko ofiziala: "Tentsioa oso handia da, eztandak entzuten ditugu"

Martin Izagirrek 26 urte ditu, gas-ontzi bateko bigarren ofiziala da egun eta, dagoeneko, 50 aldiz zeharkatu du Ormuzeko itsasartea. Otsailaren 26tik, bere ontzia Persiar golkoan dago ainguratuta, Iraken parean. Iranen erasoengatik Ormuz itxi zenetik, itsasartea blokeatuta dago, eta milaka ontzi daude harrapatuta alde bietan. Izagirrek egoera nola bizitzen ari diren azaldu dio ETBri. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X