Albiste da
Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelek lurreko operazioa hasi du Libanon Hezbollahren "funtsezko bastioien" aurka

Israel Katz Defentsa ministroak ohartarazi duenez, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute Litani ibaiaz hegoaldeko euren etxeetara itzuli" mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte". 

(Foto de ARCHIVO)

El ministro de Defensa de Israel, Israel Katz (vestido de negro), durante una reunión con altos cargos del Ejército en medio de las ofensivas contra Israel e Irán



REMITIDA / HANDOUT por MINISTERIO DE DEFENSA DE ISRAEL/ARIEL HERMONI

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

13/3/2026

Katz, beltzez, joan den ostiralean Armadako goi-karguekin izandako bilera batean. Argazkia: Europa Press.

Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak astelehen honetan iragarri duenez, Israelgo Armadak lurreko operazioa abiatu du Libano hegoaldean, Ministerioaren kanal ofizialetan argitaratutako ohar baten arabera. 

"Israelgo Defentsa Indarrek lurreko operazioa abiatu dute Libanon, mehatxuak ezabatu eta Galileako eta gure herrialdeko iparraldeko bizilagunak babesteko", adierazi du goi-kargu militarrekin egoera aztertu ostean. 

Katzen hitzetan, "Libano hegoaldean bizi diren ehunka mila bizilagun xiitek" eta Israelen abisuen ondotik eskualde hori utzi dutenek "ezingo dute euren etxeetara itzuli, Litani ibaiaz hegoaldean", mugatik gertu dauden Israelgo eskualdeetako "segurtasuna bermatu arte". 

Defentsa ministroak adierazi duenez, berak nahiz Benjamin Netanyahu lehen ministroak Armadari agindu diote Libanoko mugaldeko herrietan Hezbollahren azpiegiturak suntsitzeko, taldea inguru horietan berriz jardutea saihesteko. 

Israelek Gazan Hamasen aurka egindako operazioekin parekatu du Katzek estrategia, Rafah eta Beit Hanoun aipatuz, zehazki. 

Gainera, Naim Qassem Hezbollahren buruzagiari bere burua ezkutatzea leporatzen dio, Libanoko biztanle xiitak euren etxeak utzi beharrean dauden bitartean, eta ohartarazi du taldeak "gogotik ordainduko" duela gatazka honetan aritzea eta Iranen eskutik joatea. 

Mehatxua ere bota du: "Naim Qassemek horrenbeste sumatzen badu Nasralaren eta Khameneiren falta, laster bilduko da haiekin infernurik sakonenean". 

"Inbasio masiborako" asmoak

Axios atariak AEBko eta Israelgo iturriak aipatuz joan den larunbatean argitaratu zuenez, Israelek "inbasio masiboa" egin nahi du Libano hegoaldean, Iranen aldeko den Hezbollah milizia xiitak handik alde egin dezan. 

Atari horren arabera, Israelek joan den asteazkenean jasandako erasoaren ondotik hartu erabakia. Eraso horretan Hezbollahk 200 jaurtigai bota zituen Israel iparraldera, eta biktimarik utzi ez bazuten ere, kalteak izan ziren etxebizitza eremuetan. 

Israelgo Armada iparraldeko mugara errefortzuak bidali ditu eta erreserbistak mugiarazten ari dira. 

Israelek martxoaren 2an hasi zituen Libanoren aurkako aire-erasoak, Hezbollahk Israelgo iparraldeari eraso egin ostean, Ali Khamenei Irango lider gorenaren erailketari erantzunez. 

Israelek 850 lagun hil ditu dagoeneko Libanon egindako bonbardaketetan eta 2.100 dira, gutxienez, zaurituak. 

Halaber, martxoaren 2an Israelen eta Hezbollahren arteko erasoek gora egin zutenetik ia milioi bat lagunek utzi behar izan dute euren etxea, Migrazioaren Nazioarteko Erakundeak joan den ostiralean azaldu zuenez; erakunde horrek 19 milioi dolar eskatu zituen barne-exodo horri premiaz erantzun ahal izateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X