Ekialde Hurbila
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelgo Armadak "eskala handiko erasoaldi” berri bat iragarri du Teheranen aurka

Israel Katz Defentsa ministroak iragarri duenez, Ali Larijani Irango Segurtasun Nazionaleko agintaria hil dute.

March 10, 2026, Tehran, Iran: Rescue teams from the Iranian Red Crescent Society (IRCS) are working at the site of a building damaged by an airstrike in Resalat Square, Tehran. The United States and Israel launched strikes on Iran on February 28, killing Iranian Supreme Leader Ayatollah Ali Khamenei and senior military officials, after which Iran retaliated with strikes on Israel and Gulf states.,Image: 1081649874, License: Rights-managed, Restrictions: , Model Release: no, Credit line: Ircs / Zuma Press / ContactoPhoto
Editorial licence valid only for Spain and 3 MONTHS from the date of the image, then delete it from your archive. For non-editorial and non-licensed use, please contact EUROPA PRESS.



10/3/2026 ONLY FOR USE IN SPAIN

Erreskate taldeak, Teheranen (Iran). Argazkia: Europa Press

Eskala handiko erasoen beste olde bat, Teheran osoan”. Horixe, Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek iragarri duen mehatxua erregimenaren azpiegituren aurka. Iragarpena heldu da jakinarazi ondoren Irango Segurtasun Nazionaleko Goi Kontseiluko idazkari Ali Larijani hil dela.

Larijani (Irak, 1958) Irango erregimeneko figura politiko esanguratsuenetako bat zen, eta arabiar prentsak “gizonik garrantzitsuenetako bat zela” nabarmendu du. Mojtaba Khamenei buruzagi goren berria baino ez omen zuen aurretik.

Israelgo iturrien arabera, eraso horietan Basij milizia paramilitarreko (Iraultza Guardia Kidegoaren menpekoa) komandantea ere hil zen: Gholamreza Soleimani.

Zehazki, Israelgo indarrek honako hirien kontra egin dute eraso: Teheran, Shiraz (herrialdearen erdialde-hegoaldean) eta Tabriz (ipar-mendebaldean. Teheranen izandako kalteei dagokienez, Israelgo Armadak astearte honetan jakinarazi du kaltetutako instalazioen artean Inteligentzia Ministerioa eta Basij miliziaren egoitza zeudela, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X