EKIALDE HURBILEKO GERRA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irango zentral nuklear bati eraso egin diotela salatu du NBEk

Oraingoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko. 

central nuclear Bushehr Irán EFE

Buxehrko zentral nuklearra, Irango Persiar golkoan. Argazkia: EFE

AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako gerraren baitan, Irango Buxehrko zentral nuklearrari eraso egin diotela salatu du IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak. Gaur-gaurkoz, ez dute biktimen ezta kalteen berririk eman. 

Rafael Grossi Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren zuzendari nagusiak Ekialde Hurbileko gatazka baretzeko deia egin du, istripu nuklearrak gertatzeko arriskua saihesteko. 

Aurrez, Natanzeko eta Isfahango planta nuklearren aurka egin badute ere, Buxehrko zentral nuklearrari eraso egiten dioten lehen aldia da.

Grossik martxo hasieran esandakoaren arabera, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak ez du ebidentziarik Iran bonba atomiko bat eraikitzeko asmotan dela esateko. 

Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek erasoak justifikatu dituzte, neurri batean, Iran arma atomikoak egiten saiatzen ari dela argudiatuz, baina Teheranek ukatu egin du hori.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X