MERKATARITZA AKORDIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EBren eta Mercosurren arteko akordioa maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean

Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da martxoa amaitu aurretik akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Oraingoz, Argentina, Brasil eta Uruguaik egin dute hori. 

BELGIUM (BRUSSELS), 02/03/2026.- European Commission President Ursula von der Leyen and Swiss President Guy Parmelin (not pictured) announce the signature of a broad package of EU-Switzerland agreements in the European Commission in Brussels, Belgium, 02 March 2026. (Bélgica, Suiza, Bruselas) EFE/EPA/OLIVIER MATTHYS

Ursula von der Leyen, Europako Batzordearen presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Datorren maiatzaren 1ean sartuko da indarrean, behin-behinean, Europako Batasunaren (EB) eta Mercosurren arteko merkataritza libreko akordioa, Europako Batzordeak gaur ohar bidez jakinarazi duenez. 

Europako Batzordearen esanetan, gaur bertan jakinarazi die Mercosurreko herrialdeei horren berri.

Horren arabera, merkataritza akordioa aplikatzeko azken pausoa eman du EBko Kontseiluak pasa den urtarrilaren 9an erabakitakoari jarraituz. 

Gauzak horrela, merkataritza libreko ituna aplikatuko da, martxoa amaitu aurretik, akordioa onartzen duten Mercosurreko herrialdeen artean. Argentina, Brasil eta Uruguaik dagoeneko egin dute hori. Paraguaik ere akordioa onartu, du eta EBri jakinarazi beharko dio.

Merkataritza ituna aplikatzen den lehen egunetik, hainbat produkturi ezartzen zaizkien muga-zergak bertan behera geldituko dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X