AEBk 3.500 soldadu daramatzan gerraontzia bidali du Iranen kontrako gerrara
Pentagonoak Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aurreikusi duela jakin eta biharamunean zabaldu da albistea. Gaur da hilabete AEBk eta Israelek Irani lehen aldiz eraso ziotela, eta are gehiago gaiztotu da gatazka, Yemengo huthiak sartu baitira gerran.
USS Tripoli ontzi anfibioa. Argazkia: @CENTCOM
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak USS Tripoli ontzi anfibioa bidali du Iranera, 3.500 marine gehiagorekin, AEBko Armadako Komando Zentralak (Centcom) gaur jakinarazi duenez. Hain justu, gaur hilabete abiatu zuten AEBk eta Israelek Iranen kontrako oldarraldia.
"AEBko marine eta marinelak USS Tripoli (LHA 7) ontzian heldu ziren Komando Nagusiaren ardurapeko eremura, martxoaren 27an", azaldu du Floridan egoitza duen erakunde militarrak bere sare sozialetan. Centcomek ez du ontziaren kokapen zehatza eman.
Erakunde militarraren arabera, USS Tripoli ontziak hegazkin ontzi arin edo erasorako ontzi gisa funtziona dezake, eta 31. Itsas Espedizioen Unitatearentzako bandera-ontzia da. "3.500 marine eta marinel daramatza, baita garraiorako eta borrokarako aireontziak ere", erantsi du Centcomek sare sozialetan zabaldutako mezuan.
Atzo bertan jakin zenez, Pentagonoak aurreikusi du 10.000 soldadu gehiago bidaliko dituela Ekialde Hurbilera. The Wall Street Journal egunkari estatubatuarrak aurreratu zuen albistea, eta, ondoren, Pentagonoak berak baieztatu.
Gerra hasi eta hilabetera, AEBko Gobernuak ez du baztertu Irango Islamiar Errepublikaren kontrako lurreko operazioa egitea. Horri erantzunez, Israelen eta AEBk Persiar golkoan dituen baseen kontrako erasoak gogortu ditu Teheranek, eta Ormuzko itsasartearen gaineko kontrola are gehiago estutuko duela agindu du.
Gatazka are gehiago tenkatu da gaur, Yemengo huthiak gerran sartu direlako.
Israelek eta AEBk otsailaren 28an Irani lehen erasoa egin ziotenetik, ia 1.500 pertsona hil dituzte Iranen, HRANA gobernuz kanpoko erakundearen arabera. Libanon, 1.189 dira hildakoak eta 3.427 zauritutakoak. Horrez gain, 13 soldadu estatubatuar hil eta 300 militar zauritu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Tel Aviven eta Haifan gerraren kontrako protesta egin duten ehunka manifestariren aurka oldatu da Israelgo Polizia
Manifestazioak egin dituzte, 19:00etan (16:00 GMT) hasita, Israelgo hainbat hiritan, "Gure bizitza guztien alde" lelopean. Zenbait diputatu ohik eta bakearen aldeko erakundek deitu dituzte protesta horiek.
Huthiak Irango gerran sartu dira Israeli misilekin eraso eginez
Palestina hegoaldera jaurti dituzte misil balistikoak Israelen aurka.
G7ak eta EBk Ormuzko itsasartea irekitzeko eta inguruko herrialdeak pairatzen ari diren “ondorioak” arintzeko deia egin dute
Mendebaldeko herrialde boteretsuenen Atzerri ministroek, baita AEBkoak ere, “populazio zibilaren eta azpiegituraren aurkako erasoak berehala eteteko” eskatu dute.
Trumpek apirilaren 6ra arte luzatu du Ormuzko itsasartea berriro irekitzeko ultimatuma
AEBk Ekialde Hurbilera 10.000 soldadu gehiago bidaltzea aztertzen ari da, Teheranen gaineko presioari eusten dion bitartean eta arazoak luze joko duela ikusita.
Iranek AEBren proposamenari erantzun dio eta bake akordio baterako hainbat baldintza jarri ditu mahai gainean
Teheranek erasoa "ez errepikatzeko baldintzak" eskatzen ditu, eta gatazkaren amaierak "fronte guztiei" eragitea, Libano eta Irak barne.
Israelek iragarri du Alireza Tangsiri Irango Guardia Iraultzailearen Armadako komandantea hil egin duela
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroaren arabera, Ormuzko itsasartearen blokeoaren erantzule nagusia zen. Irango agintariek ez dute oraingoz heriotza baieztatu.
Iranek ez du onartu AEBk egindako bake proposamena, "gehiegizkoa" dela iritzita
Irango agintariek behin eta berriz esana dute Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurkako "erasoa eta hilketak" gelditu egin behar dituztela, baita Teheranen aurkako erasoa ez errepikatzeko mekanismo zehatzak garatu ere, besteak beste.
Ezkerreko blokea nagusitu da Danimarkan, baina akordioak beharko ditu
Moderatuek edukiko dute Gobernua osatzeko giltza: 14 eserleku lortuta, ezkerreko blokearen (84) eta eskuinekoaren (77) artean erabaki beharko dute.
AEBk gerra amaitzeko 15 puntuko plana aurkeztu dio Irani, "The New York Times" egunkariaren arabera
Irango programa nuklearra desegitea eta Ormuzko itsasartea irekitzea omen daude planean. Bien bitartean, Teheranek Washingtonekin zuzeneko negoziazioak daudela ukatu egin du, eta Israelen eta AEBko baseen aurkako erasoekin jarraitu du.