ALEMANIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek baimena beharko dute hiru hilabete baino gehiagoz herrialdetik irteteko

Urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen soldadutza lege berriaren arabera, herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko Armadaren baimena beharko dute. Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten arabera, ordea, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira. 

ejército armada alemania soldados
Soldadu alemanak. Artxiboko argazkia: Europa Press

Pasa den urtarrilaren 1etik Alemanian indarrean dagoen soldadutza legearen arabera, 17 eta 45 urte arteko gizon alemaniarrek Armadaren baimena beharko dute herrialdetik kanpora hiru hilabetetik gorako egonaldiak egiteko. Orain arte, xehetasun hori oharkabean pasatu da. 

Hala ere, Alemaniako Defentsa Ministerioko bozeramaile baten esanetan, zerbitzu militarra borondatezkoa den bitartean baimenak emantzat joko dira. 

Lege berriak jasotzen duenez, soldaduska egiteko boluntario nahikorik egon ezean, zozketa bidez aukeratuko dituzte. Alemaniako Gobernuak soldadu aktibo kopurua handitu nahi du 2035. urterako, egungo 184.000tik 260.000ra. 

Halaber, aurten lehen aldiz, Alemaniako 18 urtetik gorako gizonezko guztiek galdetegi bat bete beharko dute beren gaitasunak eta soldadutza egiteko duten prestutasuna ezagutzeko. Gizonezkoek nahitaez bete beharko dute galdetegia eta emakumeentzat borondatezkoa izango da. 

Horrez gain, 2008tik aurrera jaiotako gizon guztiek, zerbitzuan interesa agertu edo ez, nahitaezko osasun azterketa egin beharko dute.

Galdetegiak datozen hilabeteetan bidaliko badira ere, atzerrian egonaldi luzeagoak egiteko baimena eskatzeko araua indarrean dago. 

Defentsa Ministerioaren arabera, egoerak hala eskatzen badu soldadutzaren erregistro fidagarri eta osoa izatea da helburua. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X