Ekialde Hurbileko gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du

Errepublika Islamikoko IRNA agentziaren arabera, Iranek AEBri erantzun dio, Pakistanen bitartez, eta gatazka erabat bukatzea du helburu.
TEHRAN (IRAN(Islamic Republic Of)), 06/04/2026.- Members of Iranian healthcare personnel holding Iranian flags take part in a protest against US-Israeli attacks on healthcare facilities at Imam Khomeini Hospital in Tehran, Iran, 06 April 2026. A joint Israeli and US military operation, launched on 28 February, continues to target multiple locations across Iran. (Protestas, Teherán) EFE/EPA/ABEDIN TAHERKENAREH
Irango osasun-langileak, ospitaleen aurkako AEBren erasoen kontrako protesta batean. Irudia: EFE

Irango Gobernuak ez du ontzat eman Ameriketako Estatu Batuek mahai gainean jarritako su-eten proposamena. Herrialde persiarrak behin betiko konponbidea nahi du, eta, besteak beste, zigor ekonomikoak bertan behera uztea, Ormuzeko Itsasarterako protokolo berria zehaztea eta herrialdea berreraikitzeko plana eskatu ditu. 

Donald Trump AEBko presidenteak  astearterainoko epea eman dio Irani. Egun horretarako Ormuzeko pasabidea zabaltzen ez badute, zibilen aurkako eraso masiboak iragarri ditu buruzagi estatubatuarrak. "Infernua izango da", esan du. 

IRNA Irango albiste-agentzia ofizialak jakinarazi duenez, Pakistanen bidez helarazi dio Iranek bere kontraproposamena Etxe Zuriari. Hamar puntu biltzen dituen dokumentuan dago Errepublika Islamikoaren erantzuna. 

Irango agintariek behin eta berriz eskatu diete Estatu Batuei eta Israeli "erasoak eta  hilketak" amaitzeko, eta gerra honetan eragindako kalteak konpontzeko.

Hartu-emanak ofizialak ez badira ere, bi aldeak kontaktuan daude, eta Ekialde Hurbileko hainbat herrialdek euren burua eskaini dute bitartekari lanak egiteko. Besteak beste,  Pakistan, Turkia eta Oman ari dira bide diplomatikoak zabaltzen, gerrari amaiera emateko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X