Iranen bake-plan proposamenaren hamar gakoak
Iranek arma nuklearrak ez fabrikatzeko konpromisoa hartu du, eta bere kontrako zigor guztiak kentzea eta jasandako kalteak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatu du. Horiek dira, besteak beste, Teheranek AEBrekin gerra amaitzea negoziatzeko aurkeztu duen planaren puntuak.
Iranek hamar puntuko plan bat aurkeztu du, Estatu Batuekin gerra amaitzea negoziatzeko, Washingtonek bi asteko su-etena iragarri ondoren bi aldeek Islamabaden izango dituzten kontaktuen esparruan.
Hauek dira Islamiar Errepublikak aurkeztutako planaren hamar puntuak:
1. Iranen eta erresistentzia-talde aliatuen aurkako erasoak erabat etetea.
2. AEBren Indar Armatuak eskualdetik erretiratzea, Iranen aurkako baseek eraso egitea debekatzea eta eraso egiteko hedapen militarrak ez abiatzea.
3. Egunero, bi astez, Ormuzko itsasartean itsasontzek joan-etorriak egin ahal izango dituzte, baldintza batzuekin, Iranek gainbegiratu eta araututako pasatze-protokolo seguru baten pean.
4. Lehen eta bigarren mailako zigor guztiak eta NBEk Iranen kontra jarritakoak kentzea.
5. Iranek jasandako kalteak konpentsatzea, inbertsio eta finantza funts bat sortuz.
6. Arma nuklearrak ez egiteko konpromisoa hartu du Iranek.
7. Estatu Batuek Iranek uranioa aberasteko duen eskubidea onartzea, eta horri buruzko negoziazioa abiatzea.
8. Iranek, bere interesen arabera, aldebiko bake akordioak eta akordio aldeaniztunak eskualdeko herrialdeekin negoziatzea onartzea.
9. Erresistentzia-taldeei eraso egin dieten eragile guztiek ez erasotzeko konpromisoa hartzea.
10. Gobernadore Batzordearen (Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea, EANA) eta Segurtasun Kontseiluaren (NBE) ebazpen guztiak amaitzea, eta konpromiso guztiak NBEren ebazpen ofizial batean onartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk eta Iranek bi asteko su-etena adostu dute, Ormuz ireki egingo dutela bermatuta
Pakistanen bitartekaritzak su-eten akordioa lortzea ahalbidetu du. Ituna berehala sartuko da indarrean, eta Islamabadeko bake negoziazioei ateak irekiko dizkie.
Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean
Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira, eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako aldarriak eta liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.
Trumpen azken mehatxua: "Gaur gauean zibilizazio oso bat hilko da"
Irani emandako ultimatuma amaitzeko ordu gutxiren faltan, agintari estatubatuarrak iragarri du gaur "munduaren historia luze eta konplexuko unerik garrantzitsuenetako bat" biziko dela.
Petrolioaren prezioa, gorantz: 111 dolarrera iritsi da; Iranen aurkako erasoaren aurretik, 72 dolarrean zegoen
Trumpen ultimatuma amaitzeko ordu batzuk falta direnean, Irango gerra gelditzeko balizko akordio baten zain jarraitzen dute merkatuek.
Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"
Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.
Trumpek Artemis II.aren misioko tripulatzaileekin hitz egin du eta izan duten ausardia eskertu die
AEBko presidenteak tripulazioarekin hitz egin zuen, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren, egindako misio historikoagatik zoriontzeko. "Gaur Historia egin duzue, eta harro sentiarazi duzue Amerika osoa, izugarri harro", esan zuen Trumpek elkarrizketan.
Artemis II misioak Lurrera itzultzeko bidaia hasi du, Ilargiaren alde ezkutua behatu ondoren
Aurreikusita zegoen bezala, misioko lau astronautek —Reid Wiseman, Victor Glover, Christina Koch eta Jeremy Hansen— Lurrarekiko komunikazioa galdu dute, 40 minutuz. Tarte horretan, satelitearen alde ezkutua behatu dute eta inoiz ikusi gabeko tokien argazki eta datuak bildu dituzte.
Artemis II misioa: "Gizakia Lurretik inoiz urrunen egon den tokira iritsi gara"
Lau astronautak gaur sartu dira Ilargiaren orbitan, eta satelitearen alde ezkutua behatzen hasiko dira. Lehen irudiak erakusten hasi da NASA gaur.
Iranek AEBren su-eten proposamena baztertu eta gerra behin betiko bukatzeko eskatu du
Iranek hamar puntuko proposamen bat helarazio dio AEBri, Pakistanen bitartez, gatazka erabat bukatzeko helburuarekin. Trumpen arabera, "ez da nahikoa", eta Iran osorik suntsitzeko mehatxua bota du, berak jarritako epea betetzen bada.