Macronek iragarri du goi-bilera bat deituko duela, Erresuma Batuarekin batera, Ormuzen "nabigazioa berrezartzeko"
Frantziako liderrak adierazi du misioa “erabat defentsiboa” izango litzatekeela eta “gatazkan dauden aldeetatik bereizia”. Goi-bilera “datozen egunetan” egingo da.
Frantziako Gobernuak aurrera egin nahi du Ormuzko itsasartean “nabigazio askatasuna berrezartze” aldera. Emmanuel Macron presidenteak astelehen honetan iragarri du “datozen egunetan” goi-bilera antolatuko duela, Erresuma Batuarekin batera, itsasartean nabigazio askatasuna bermatzeko, “misio baketsu multinazional” baten bidez.
Macronen iragarpena iritsi da AEBko presidenteak, Donald Trumpek, Iranekin izandako negoziazioek huts egin ostean.
“Ormuzko itsasarteari dagokionez, datozen egunetan, Erresuma Batuarekin batera, goi-bilera antolatuko dugu. Parte hartzeko prest dauden herrialdeekin arituko gara, eta misio baketsu multinazionala izango da, eta helburu izango du nabigazio askatasuna berrezartzea”, adierazi du sare sozialetan argitaratutako mezu batean.
Misio “defentsiboa”
Macronek azpimarratu duenez, misioa “erabat defentsiboa” izango litzateke, baita “gatazkan dauden aldeetatik bereizia” ere. Horrela, azaldu du “egoerak ahalbidetzen duenean” egingo litzatekeela, nahiz eta ez duen datarik ez parte-hartzaile posibleei buruzko xehetasunik eman.
“Akordioak eskualdeari oinarri sendoa eman behar dio, guztiak bakean eta segurtasunez bizi daitezen. Horretarako, funtsezko gai guztiak irtenbide iraunkorren bidez landu behar dira: Irango jarduera nuklearrak eta balistikoak, eskualdean dituen jarduera desegonkortzaileak, eta ahalik eta azkarren Ormuzko itsasartean zehar nabigazio askea eta etenik gabea berrezartzeko beharra. Halaber, bermatu egin behar da Libano bakearen bidera itzul dadila, bere subiranotasuna eta lurralde-osotasuna erabat errespetatuz”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Peter Magyar, Orbanen nagusitasunari amaiera eman dion kontserbadorea
Arlo ekonomikoan modernizatzaile, eta sozialean, kontserbadore, Magyar gai izan da bere inguruan biltzeko ofizialismoan jada gustura ez zeuden horiek, bai eta oposizio liberala eta, are, progresista ere, Orbanen eta haren Fideszen 16 urteko agintearen ostean, aldaketa gosez zirenak, guztiak ere. Ustelkeriaren kontrako diskurtso indartsuarekin, erakundeak "garbitzera" dator, funts europarrak berreskuratzera eta ekonomia biziberritzera.
Urkulluren ustez, Magyarren garaipena EBrako "itxaropen puntu bat" da, baina adierazi du zuhur jokatu beharko litzatekeela harekin
Iñigo Urkullu lehendakari eta eAtlantic fundazioaren presidenteak adierazi duenez, Europar Batasunaren ikuspuntutik, Magyarrek Orbanen aurrean lortutako garaipena "itxaropen puntu bat" da, baina "nondik datorren" kontuan hartuta, zer politika darabilen ikusi arte itxarotea eskatu du.
Magyarren gehiengoak Orbanek hartutako norabidea eta ezarritako oreka alda ditzake
Lehen ministro berriak Parlamentuaren bi heren baino gehiago lortu ditu, eta Budapest berriro EBra gerturatuko dela agindu du, Bruselan, Moskun eta Kieven berehalako ondorioak izango dituen mugimendu batean.
"Hainbat ontzi" petrolio bila AEBra doazela esan du Trumpek eta Iranek ohartarazi du Ormuzera doazenek su-etena urratuko dutela
Ameriketako Estatu Batuek Ormuzko itsasartea blokeatuko dutela iragarri dute astelehenetik aurrera (14 GMT, 16:00ak Euskal Herrian eta 17:30ak Teheranen).
Peruk eskuinera egin du: Lopez Aliaga eta Fujimori pasatuko dira bigarren itzulira
Ultraeskuindarra ari da gailentzen zenbaketan, baina landa eremuko botoak zenbatzen hasten direnean alda egin daiteke egoera; izan ere, astelehenera arte luzatu dute botoa emateko epea eremu batzuetan.
EBk ospatu egin du Hungariak "Europarako bidea" hartu izana, eta Errusiak harreman "pragmatikoa" espero du
Europako buruzagi ,ia guztiek ospatu dute Hungariako aldaketa politikoa, Europar Batasunaren proiektua indartuta ikusten dutelako. Kremlinek adierazi du harreman ona izan nahi duela agintari berriekin, Europako gainerako herrialdeekin bezalaxe.
Magyarrek garaipen argia eskuratu du Orbanen aurrean, eta aurrekaririk gabeko gehiengoa lortu du Hungarian
Peter Magyar kontserbadorearen garaipenak aro politiko berri bat abiatu du herrialdean, urte luzez Europar Batasunarekin tirabirak izan ondoren, norabide europeista hartuta.
Magyarrek bi hereneko gehiengoa lortu du Hungariako Parlamentuan, botoen % 80 zenbatuta
Botoen % 81,5 zenbatuta, oposizioak 199 eserlekuetatik 137 lortu ditu, eta Viktor Orban ultraeskuindarraren Fidesz alderdiak, berriz, 55. 2010az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatu du Europa erdialdeko herrialdea.
Parte hartze markak hautsi dira Orbanentzat erabakigarriak diren Hungariako hauteskundeetan
18:30ean, hauteslekuak itxi baino ordu erdi lehenago, % 78,8koa zen parte hartzea; beraz, aise gainditu da 2002ko parte hartzea, orain arteko handiena (% 73,5).