EKIALDE HURBILA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iranek AEBri ohartarazi dio ez duela "mehatxupean eta presiopean" negoziatuko

Su-etena amaitzeko ordu gutxiren faltan, Iran Islamabadeko negoziazio mahaian eseriko dela ziurtzat jo du Donald Trump presidenteak, eta baieztatu du ordezkaritza estatubatuarra harako bidean dela, elkarrizketei berriz ekiteko.

ISLAMABAD (Pakistan), 20/04/2026.- A Pakistani Army soldier stands guard on a road leading to the red zone where most of the diplomatic missions and government offices are situated, including the venue of the expected second round of peace talks between the USA and Iran, in Islamabad, Pakistan, 20 April 2026. Islamabad is under tight security, with major roads sealed and public transport suspended as Pakistan prepares to host a possible second round of US-Iran peace talks. EFE/EPA/SOHAIL SHAHZAD

Pakistango polizia eremua zaintzen, Estatu Batuekin bigarren negoziazio-erronda hasi atarian. 

Iranek AEBri ohartarazi dio ez duela "mehatxupean eta behartuta" negoziatuko, eta, gogorarazi dio printzipio hori argi izan beharko lukeela. Pakistanen bigarren bilera erronda bat egingo ote den zalantza dago, nahiz eta Donald Trump presidenteak baieztatu duen AEBren ordezkaritza Islamabadera (Pakistan) bidean dela, Iranekin elkarrizketak berrabiarazteko.

“Egia unibertsala da zibilizazio handi baten jabe den herrialde batek ez lukeela negoziatuko mehatxupean eta behartuta”, adierazi du Reza Amiri Moqadam Iranek Pakistanen duen enbaxadoreak sare sozialetan argitaratutako mezu baten bidez.

Iranek adierazi du ez duela mehatxupean eta presiopean negoziatuko, uste baitu “funtsezko printzipioa" dela, "islamikoa eta teologikoa”, eta jarrera hori onartzeko eskatu die Estatu Batuei.

Adierazpenok iritsi dira Donald Trump AEBko presidenteak egindako ohartarazpenen ondotik. Izan ere, Iran Islamabadeko negoziazio mahaian eseriko dela ziurtzat jo du Trumpek, eta, hala egin ezean, "inoiz ikusi gabeko arazoak" izango dituztela ohartarazi du.

Testuinguru horretan, Etxe Zuriak baieztatu du JD Vance presidenteordea buru duen ordezkaritza bat Pakistanera bidean doala, bake elkarrizketen bigarren erronda bat egiteko. Hala ere, Teheranek ez du esan elkarrizketa horietan parte hartuko ote duen, Washingtonek apirilaren 8an adostutako bi asteko su-etena urratu dutela argudiatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X