AEBk Irango ontzi bat beraganatu dutela iragarri du Trumpek, Iranek ez dela Islamabadeko negoziazioetara joango baieztatu ondoren
AEBko presidenteak talde negoziatzaile bat bidali du Pakistanera, bilera egin asmoz baina Iranek esan du ez duela ordezkaririk bidaliko AEBk Ormuzi ezarritako blokeoak jarraitzen badu. Iran "suntsitxeko" mehatxua egin du Trumpek.
Donald Trump larunbatean, Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak igande honetan adierazi duenez, AEBko Armadak eraso egin eta Ormuzko itsasarteko blokeoa gainditzen saiatu den Irango banderadun karga-ontzi bat bereganatu du.
"Gaur, Irango bandera daraman Touska izeneko karga-ontzi bat, ia 900 oin luze eta hegazkin-ontzi baten antzeko pisua duena, gure itsas blokeoari iseka egiten saiatu da, eta ez zaie batere ondo atera", idatzi du Truth Socialen.
Presidentearen arabera, Irango tripulazioak "uko egin dio entzuteari", eta, beraz, Omango golkoko uretan eraso diote, eta une honetan AEBko Itsas Armadaren "zaintzapean" dago.
Mehatxu larriak
Donald Trump AEBko presidenteak "Irango zentral elektriko eta Irango zubi guztiak" suntsitzeko mehatxua ere egin du igande honetan, herrialde horrek AEBk eskaintzen duen akordioa onartzen ez badu.
Truth sare sozialean iragarri du bere ordezkariak Pakistanera doazela bihar, astelehena, Iranekin negoziatzeko, eta berretsi du akordioa "oso bidezkoa" dela, eta, onartzen ez badute, amaitu dela "jatorra izatea". Vance presidenteordea izango da negoziazio taldeko burua.
"Azkar eroriko dira, erraz eroriko dira", esan du Estatu Batuetako presidenteak, eta Iranek atzo Ormuzko itsasartean "Frantziako ontzi baten eta Erresuma Batuko zamaontzi baten aurka" tiro egin izana oso larria dela esan du.
Trumpek Irani ohartarazi dio bilera bere "azken aukera" dela edo "herrialdea suntsituko" duela.
Irango estatu agentziak zabaldu duenez, baina, Teheranek uko egin dio bileran parte hartzeri.
Arrazoia Estatu Batuen "gehiegizko eskariak" dira, "irrealtzat" jo baitituzte, eta "jarrera aldaketak, etengabeko kontraesanak eta itsas blokeoa" oztopo direla ohartarazi dute Irango iturriek.
Bereziki uste dute blokeoa su-eten akordioa urratzea dela, "mehatxuzko erretorikarekin" batera. "Egoera horretan ez dago negoziazio emankor baterako aurreikuspen argirik", adierazi dute Irandik.
Iranek Ormuzko AEBen blokeo "ilegala" salatu du, eta herritarrei "zigor kolektiboa" ezartzen dietela ere salatu du
Bestalde, Irango Gobernuak "AEBk Irango portuei militarki ezarritako legez kanpoko blokeoa" kritikatu du igande honetan, eta Irango herritarren aurkako "zigor kolektiboa" dela eta, beraz, "gerra krimena eta gizateriaren aurkakoa" dela ere salatu du.
Esmail Baqaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak sare sozialetan zabaldu duenez, "AEBk Irango portu eta kosten aurka jarritako 'blokeoa' ez da soilik Pakistanen bitartekaritzarekin adostutako su-etenaren urraketa bat, legez kanpokoa eta kriminala ere bada".
Zehazki, uste du ez duela betetzen NBEren Gutunaren 2.4 artikulua, eta eraso-ekintza dela, NBEren 1974ko Batzar Nagusiaren 3314 Ebazpenaren 3.c artikuluaren arabera. Artikulu horrek esplizituki aipatzen du herrialde bateko portuak edo kostaldeak blokeatzea.
"Are gehiago. Irango herritarrei zigor kolektiboa nahita ezartzen ari dira, eta hori gerra krimena eta gizateriaren aurkako krimena da ", gaineratu du.
Iranek larunbatean iragarri zuen Ormuzko itsasartea erabat itxiko zuela, eta ohartarazi du soilik AEBk Irango portuei eta itsasartearen perimetroari ezarritako blokea kentzen duenaren irekiko duela berriro.
Akordio nuklearra
Bestalde, Masud Pezeshkian Irango presidenteak Trumpi gogorarazi dionez, AEBko presidenteak ezin dio energia nuklearra garatzeko "eskubidea" kendu, eta horixe da bi herrialdeen arteko negoziazioaren puntu korapilatsuena.
"Trumpek dio Iranek ez lituzkeela bere eskubide nuklearrak erabili behar, baina zergatik?", adierazi du Irango presidenteak, ISNA agentziak jaso duenez. "Nola da posible nazio bati bere eskubide legalak kentzea?", gaineratu du.
Irango auzi nuklearra aspaldikoa da. 2015ean, Iranek nazioarteko akordio historiko bat sinatu zuen, bere programaren izaera baketsuari buruzko etengabeko zalantzak argitzeko konpromisoa hartzen zuena, nazioarteko merkatuetan berriro sartzearen truke.
Trumpek akordiotik alde egin zuen hiru urte geroago, eta hain zuzen ere, AEBk eta Israelek otsailaren 28an Iranen aurkako erasoa hasi zutenean, argudiatu zuten herrialdea bonba atomiko bat egitetik gertu zegoela.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.
Girondako sutea berraktibatu da fokuetako batean, eta beste 4.000 turista ebakuatu dituzte
Sutea gaur gauetik dago egonkortuta, baina agintariak fenomeno meteorologiko kaltegarrietarako prestatzen ari dira. Puntu horietako bat berriro aktibatu da haizearen norabidea aldatu da eta.
Gutxienez 18 hildako eta dozenaka zauritu utzi ditu Japon hego-mendebaldea astindu duen 7,1 indarreko lurrikarak
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildako gehiago egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.