Iranek murrizketak ezarri ditu berriro Ormuzko itsasartean
AEBk Irango portuei ezarritako blokeoa altxatu ezean, itsasartea berriro zarratuko zuela ohartarazi zuen Teheranek, eta ohartarazpena bete egin du gaur. Donal Trump AEBko presidenteak ere ez du tentsioa baretu, eta jakinarazi du asteazkenerako Iranekin akordioa lortzen ez badu "bonbak berriro jaurtitzen" hasiko dela.
Ez da giro Ekialde Hurbilean. 10 egun badira AEBk eta Iranek bi asteko su etena hitzartu zutela, eta atzodanik, indarrean dago Israel eta Libanoren arteko menia. Nolabaiteko baretze horretan urratsa eman zuen Iranek, eta Ormuzko itsasarte estrategikoa zabaldu zuela iragarri zuen atzo. Lasaitasuna hauskorra da, ordea. AEBk Irango portuei ezarritako blokeoari eusten ziola iragarri eta biharamunean, murrizketak ezarri ditu berriro Teheranek.
"Ormuzko itsasartearen kontrola aurreko egoerara itzuli da, eta bide estrategikoa Indar Armatuen kudeaketa eta kontrol zorrotzaren menpe dago berriro", iragarri du Jatam al Anbiya Kuartel Nagusi Zentralaren bozeramaileak, Tasnim agentziak jasotako ohar batean.
Abisua emana zuen Iranek: Trumpek blokeoari eutsiz gero, itsasartea itxi egingo zuen berriro. AEBk lehengo lepotik mantendu du burua, eta hala, hitza bete du Teheranek.
Azken orduetan, eta Al Yazira kateak jasotako datuen arabera, gutxienez lau ontzik zeharkatu dute itsasartea, tartean petrolio-gas likidotuaren garraioak eta hainbat petrolio-ontzi eta kargaontzi petrokimiko. Gainera, Irango Abiazio Zibileko Agintaritzak jakinarazi du 07:00etatik aireko espazioaren zati bat eta hainbat aireportu ireki dituztela. Aurrerantzean, baina, murrizketa zorrotzak berrezarriko ditu Iranek.
Trump: "Agian ez dut (su etena) luzatuko"
Beste muturrean, soka tenkatzen jarraitu du Donald Trump AEBko presidenteak. Ohartarazi duenez, asteazkena baino lehen gatazkari amaiera emateko akordiorik lortzen ez badu, litekeena da Iranekin adostutako su etena ez luzatzea.
"Agian ez dut luzatuko. Beraz, blokeoa dugu eta, zoritxarrez, bonbak jaurti beharko ditugu berriro ", esan du buruzagi estatubatuarrak.
Bestalde, agintariak argitu du Libano eta Israelen arteko menia ez dagoela Iranekin dituen negoziazioen menpe.
Libanoren eta Israelen arteko su eten hauskorra
Azken horren harira, Libanok salatu du Israelek hainbat urraketa egin dituela, eta L'Orient le Jour hedabidearen arabera, Tel Avivek herrialdearen hegoaldea bonbardatu du. Oraingoz ez dute biktimen berri eman.
Joseph Aoun Libanoko presidenteak baieztatu duenez, tropak lurraldearen hegoaldetik erretiratzeko eskatuko diote Israeli. Sare sozialen bidez egindako adierazpen batean, Aounek azpimarratu du ez duela herrialdearen subiranotasuna urratzen edo lurraldea galtzen duen akordiorik sinatuko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.