Iranek iragarri du Ormuzko itsasartea "erabat zabalik" egongo dela su etena indarrean dagoen bitartean
Israelen eta Libanoren arteko menia indarrean sartu berritan egin du iragarpena Irango Atzerri ministroak. Adierazi duenez, Irango Portu eta Itsas Erakundeak "jakinarazitako eta koordinatutako" bidea jarraitu beharko dute ontziek.
AEBko ontzi bat Arabiako itsasoan, Ormuzko itsasartetik gertu. Argazkia: EFE
Abbas Araqchi Irango Atzerri ministroak gaur iragarri duenez, Ormuzko itsasartea "erabat irekita" egongo da merkataritza nabigaziorako, AEBrekin adostutako su etenak irauten duen bitartean.
"Libanoko su etenaren harira, eta berau indarrean dagoen artean, merkataritza ontzi guztiak Ormuzko itsasartetik igaro ahalko dira, erabat zabalik egongo baita", adierazi du Atzerri ministroak sare sozialetan.
Argitu duenez, Irango Portu eta Itsas Erakundeak "jakinarazitako eta koordinatutako" bidea jarraitu beharko dute ontziek.
Iranek ezarritako bideak sarbide bat du, eta irteera bat. Ontziek Omango itsasotik sartu beharko dira, iparraldera, Larak uhartera heldu arte, eta handik, Persiar golkora. Irteteko, alderantzizko bidea urratu beharko dute.
Lehen erreakzio batean, Donald Trump pozarren agertu da munduko petrolioaren % 20 igarotzen den itsasartea zabaldu dutelako, baina iragarri du Irango portuak helmuga edo irteera duten ontziak blokeatzen jarraituko dutela, Teheranekin behin betiko akordioa lortu arte.
Argitu duenez, Iranekin adostu beharreko "transakzioa" (hitz hori erabili du zehatz-mehatz) gertu dago, bi herrialdeen arteko desadostasun gehienak "negoziatuta" daudelako.
Europar Batasunak ere pozik hartu du Iranen iragarpena, baina bertatik igarotzearren ordainpeko sistema bat ezartzea (hala iradoki du Iranek) aurrekari arriskutsua" litzatekeela. Bestalde, Frantziak eta Erresuma Batuak iragarri dute "misio baketsu eta defentsiboa" jarriko dutela martxan ontziak "babesteko".
Berehalako eragina petrolioaren prezioan eta merkatuetan
Iragarpena egin eta gutxira, Texasko petrolioaren salneurria % 9,01 jaitsi da, eta upela 86,16 dolarretan dago orain.
Diru merkatuetan ere poza nagusitu da, eta burtsek gorako bidea egin dute (% 2 inguru igo dira). Wall Streetek ere berdean zabaldu du, eta adierazle nagusia den Dow Jonesek % 1,24 egin du gora.
Urrearen eta zilarraren kotizazioan ere eragin du albisteak, eta bi metalek igoera izan dute, duela hilabeteko maila berreskuratuta. Hala, ontza urreak % 1,71 egin du gora (4,888 dolar), eta zilarrarenak, % 4,37 (82,11 dolar).
Ekialde Hurbileko gerra hasi zenetik balioa galtzen ibili dira bi metalak (urreak % 6 inguru, eta zilarrak, % 11).
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.