EBk dio Ormuzen irekiera albiste ona dela baina azpimarratu du joan-etorriek doakoak izan behar dutela
"Bertatik igarotzearren bidesaria ordainarazteak aurrekari arriskutsua ezarriko luke", adierazi du Kaja Kallas Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako goi ordezkariak. Bestalde, krisiaren harira eta Frantziak eta Erresuma Batuak deituta, Parisen bildu dira 50 herrialde eta nazioarteko erakunde. Iragarri dutenez, Persiar golkotik igarotzen diren ontziei "laguntza eta babesa" emango dien itsas misio "neutrala" abiatuko dute.
Kaja Kallas Europar Batasuneko (EB) Kanpo Arazoetarako goi-ordezkariak pozik hartu du Iranek Ormuz zabaldu izana, baina ohartarazi du itsas bideak "zabalik jarraitu" behar duela, eta joan-etorriak doakoak izan behar direla.
Frantziak eta Erresuma Batuak Ormuzko krisiari erantzun bat emateko Parisen antolatutako bileran parte hartu du Kallasek, bideokonferentzia bidez. Parisko bilera egiten ari zirela heldu da, hain justu, Iranen iragarpena.
Hura bukatzean, Iranek iradokitako bidesariaren aurka azaldu da eta nabarmendu du "aurrekari arriskutsua" litzatekeela. "Bertatik igarotzearren tasa ordainaraztearen asmo oro baztertu behar du Iranek", adierazi du.
Ildo beretik mintzatu da Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea (hori ere modu telematikoan izan da batzarrean), eta Ormuzen "nabigazioa erabat eta askatasun osoz" egin behar dela aldarrikatu du. Horren hitzetan, "lehentasun urgente eta partekatua da".
Macronek eta Starmerrek misio "defentsiboa" iragarri dute Ormuzen
Batzarra bukatutakoan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri dute itsas misio "neutral" bat jarriko dutela martxan, Pertsiar golkotik igarotzen diren merkataritza ontziak "laguntzeko eta babesteko".
Macronen esanetan, misioa "lan diplomatikoarekin" osatuko dute, eta parte hartzeko deia egin die AEBri eta Israeli ere.
Ildo beretik, Keir Starmer lehen ministro britainiarrak baieztatu du Londresek eta Parisek zuzendutako misio "multinazional" bat abiarazteko asmoa duela, "nabigazio askatasuna babesteko".
"Misio baketsu eta defentsiboa izango da, interes komertzialak bermatuko ditu eta minak kentzeko lanetan lagunduko du. Merkataritza globalaren fluxu librean interesa duten nazio guztiak bat egitera gonbidatzen ditugu. Batzuek dagoeneko adierazi dute laguntzeko prest daudela ", azaldu du, baina ez du zehaztu zenbat herrialde agertu diren baliabide militarrak emateko prest. 10 bat nazio leudeke misio horretan parte hartzeko gertu, besteak beste, Italia eta Alemania. Friedrich Merz Alemiako kantzilerrak aitortu duenez, " AEBren parte-hartzea "gustatuko litzaioke.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.