Garamendik ohartarazi du EAEk "arazoa" duela inbertsioekin: "Beste erkidegoetan baino gutxiago inbertitzen da"
Espainiako patronalaren presidenteak adierazi duenez, Estatuan egiten diren "greba guztien erdiak" inguru EAEn egiteak "ez du asko laguntzen" inbertsioak erakartzeko orduan.
Antonio Garamendi CEOE Espainiako patronalaren presidenteak ohartarazi du Euskal Autonomia Erkidegoak "arazo bat” duela inbertsioekin. Haren hitzetan, Espainiako Estatuko "beste lurralde batzuetan baino gutxiago inbertitzen" da Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta horren atzean dagoen arrazoiaren inguruan "gogoeta" egitea eskatu du.
Club de Roma taldeak Bilbon deitutako ekitaldian hartu du parte Garamendik, gaur goizean. "Euskadira iristen diren inbertsioak, beste erkidegoetara iristen direnekin alderatuta, askoz gutxiago dira", azaldu du.
Bere hitzaldian, CEOEren buruak azpimarra berezia jarri du greba deialdietan. Esan duenez, Estatuan egiten diren greba guztien % 50 inguru EAEn egiten dira, eta "horrek ez du asko laguntzen". Uste du "elkarrizketa soziala" beharrezkoa dela lan-gatazkak kudeatzeko. "Tresna egokiena hori da", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Libanok eskatuz gero, Hezbollah-rekin hitz egiteko prest dagoela esan du Trumpek
Estatu Batuetako presidentea Israelgo Armada Libano hegoaldetik irteteko negoziazioak bultzatzen ari da. Bitartean, ordea, tropa israeldarrak Libanoko Armadaren aurka tiro egin dute, "ohartarazpen" gisa.
Ia mila hildako Kongon, ebola-agerraldiaren ondorioz
Hilkortasun-tasa % 39,9koa da. Munduko Medikuak erakundeak ohartarazi du testuinguru "oso konplexua" dagoela, gatazkak, herritarren joan-etorriek eta osasun-sistemaren gaitasun mugatuak markatuta, eta "lau epidemiari aldi berean" egin behar dietela aurre: "ebola, kolera, elgorria eta mpoxa".
Andy Burnhamen Gobernua argindarraren gaineko BEZa kentzekotan dagoela iragarri du
Neurria, hein batean, nortasun digitalari buruzko programa martxan jartzeko proiektua bertan behera utzita finantzatuko da. Proiektu horren kostua urtean 600 milioi libera ingurukoa izango zela aurreikusten zen.
Nikaraguako presidenteak iragarri du aurrerantzean ez dela hauteskunderik izango herrialdean
Berez, 2027 azaroan egin beharko lirateke hauteskundeak, baina 2007tik herrialdean agintzen duen Daniel Ortega presidenteak egindako iragarpenak atea itxi die hauteskundeei.
Iranek Ekialde Hurbilean egindako erasoen ondorioz AEBko 100 militar inguru zauritu dira, Pentagonoaren arabera
Pasa den asteburuan Pentagonoak berak baieztatu zuenez, hiru soldadu estatubatuar hil dira Iranek Jordanian eta Iraken egindako erasoetan. AEBko Armadak 10 egun jarraian daramatza Irango helburuen aurka eraso egiten, eta Iranek Jordania, Kuwait, Bahrain eta beste herrialde aliatu batzuetan eraso eginez erantzun du.
Trumpek dio AEBtan ez dutela Netanyahu atxilotuko
Irailean NBEren egoitzara joan daiteke Israelgo lehen ministroa. Zohran Mamdani New Yorkeko alkateak adierazi du Netanyahu "gerra kriminala" dela, eta atxilotzeko aukera aztertzen ari dela.
Huthiek itsas blokeoa ezarri diote Saudi Arabiari, Riadeko "setioari" erantzuteko
Neurria "begia begi truk" dela adierazi dute, saudiarabiarrek Yemenen duela hamabi urtetik duten blokeoari aurre egiteko.
Burnhamek Erresuma Batuko lehen ministro kargua hartu du, eta "eredu politiko eta ekonomiko berria" ezarriko duela agindu du
Etorkizuneko gobernuaren lehentasunen artean aipatu ditu hezkuntza-sistemaren erreforma, osasun mentaleko zerbitzuak indartzea eta etxebizitza subentzionatu gehiago eraikitzea.
AEBk Iran bonbardatu du bederatzigarren gauez jarraian
Iranek, bere aldetik, Estatu Batuek Kuwaiten eta Bahrainen dituen hainbat base militarren aurka egin du, eta Bahrainek aire erasoen aurkako sirenak aktibatu ditu.
Trump Espainiaren ospakizunera batu nahi izan da, baina albo batera utzi dute
AEBko presidente Donald Trump FIFAren buru Gianni Infantinorekin batera igo zen oholtzara, Munduko Kopako garaikurra Espainiako selekzioaren kapitain Rodriri ematera. Agertokia uzteko denbora eman bazioten ere, Trump munduko txapeldunen ospakizunen argazkian ateratzen saiatu zen.