AEB

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebete eta hamalau urte bitarteko zortzi haur hil dira Louisianan izandako tiroketa batean

Poliziaren arabera, "etxeko liskar bat" izan da gertakaria. Hasiera betan, tiroketaren ustezko egileak ihes egin du, baina poliziek harrapatu eta hil egin dute geroago.

LOUISIANA

Urtebete eta hamalau urte bitarteko zortzi haur hil dira igande goizaldean Shreveport hirian (Louisiana) izandako tiroketa batean, bertako Poliziak emandako informazioaren arabera.

Christopher Bordelon Poliziaren bozeramailearen arabera, hamar pertsonak jaso dituzte tiroak, eta tiroketaren ustezko egileak ihes egin du, nahiz eta harrapatu eta hil egin duten geroago.

Tiroketatik bizirik atera diren pertsona bakarrak bi emakume dira; horietako bat larri zauritu dute, eta hil ala bizi dago, Louisianako komunikabideen arabera.

Hilketaren agertokia "zabala" da, auzogune bateko hiru etxebizitzan gertatu baita, Bordelonek zehaztu duenez. Ohartarazi du baita ikerketa hasierako fasean dagoela, eta hilketari buruzko informazio oro zalantzazkoa dela.

"Zoritxarreko egoera baten aurrean gaude, beharbada inoiz bizi dugun egoera tragikoenean", esan du Tom Arceneaux alkateak.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X