Paxinianek irabazi ditu Armeniako hauteskundeak, inkesten arabera
Galdeketa batzuek gehiengo osoa eman diote egungo lehen ministroari; beste batzuek, berriz, garaipen estuagoa aurreikusi dute, eta oposizioko alderdi nagusitik puntu gutxira kokatu dute.
Paxinian, boto ematen, gaurko hauteskundeetan. Argazkia: EFE
Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroaren Itun Zibila alderdiak irabazi ditu hauteskunde legegileak, inkesten arabera.
Galdeketa batzuek gehiengo osoa eman diote gaur arte agintean egon den alderdiari; beste batzuek, berriz, garaipen estuagoa iragarri dute, oposizioko alderdi nagusiari tarte txikia aterata. Samvel Karapetian enpresaburua du buru oposizioko talde horrek.
Hautestontziak 20:00etan itxi dituzte (18:00etan, Euskal Herrian), eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, armeniarren % 58,97k eman dute botoa, hau da, bozkatzeko eskubidea zuten 2,5 milioi lagunetatik ia 1,5 milioi joan dira hauteslekuetara gaur.
Karabakh Garaiko porrotaren ostean Armenian egin dituzten lehen hauteskundeak dira gaurkoak. Azken urteotako hauteskunde polarizatuenak ere badira, Kaukasoko herrialdea Europar Batasunera (EB) hurbiltzearen harira Errusiak egindako presioak tarteko.
Paxinian Errusiatik urruntzen eta EBra hurbiltzen ibili da azken urtean, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak gerturatze hori eragotzi nahi du, kosta ahala kosta. Hortaz, gaurko hauteskundeetan armeniarrek lehen ministroaren europazaletasun hori babesten ote zuten ebatzi behar zuten. Paxinianek EBren eta AEBren babesa du.
Itun Zibila eskuin-zentroko alderdia 2018ko iraultzarekin iritsi zen agintera, eta gaurkoan ere, hura zen faborito nagusi. Baina irabazi ez ezik, gehiengo osoa ere behar du Paxinianek, Konstituzioa aldatzeko eta Azerbaijanekin bakea sinatzeko. Azken horrek asko lagunduko luke Everanek EBrekin AEBrekin sinatu asmo dituen garraio proiektu bateratuak gauzatzeko. Gainera, Europar Batasunean (EB) sartzeko hautagai estatusa jasotzeko beharrezkoak diren erreformak egiteko prest agertu da Paxinian.
Kontrara, oposizioak —oso banatua eta hainbat alderditan zatitua— ez du Errusiarekin lotura hautsi nahi. Moskuk energia garestiago saltzearekin mehatxu egin dio Everani, eta Errusian bizi diren armeniarrak jaioterrira itzularaztearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.