LURRIKARAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

7,1 indarreko lurrikara batek Japonia astindu du eta tsunami alerta aktibatu dute

Oraingoz agintariek ez dute kalteen ezta biktimen inguruko informaziorik zabaldu. 

Lurrikara gertatu den tokia erakusten duen mapa. Irudia: USGS

Lurrikara gertatu den tokia erakusten duen mapa. Irudia: AEBko sismologia zentroa (USGS).

7,1  magnitudeko indarra izan duen lurrikara batek Japonia hegoaldea astindu du astearte honetan. Horren ostean, Japoniako Meteorologia Agentziak tsunami alerta aktibatu du, kostaldeko hainbat tokitan metrotik gorako olatuak izango direla aurreikusi baita. Lurrikara han 16:27 zirenean (09:27 Euskal Herrian) gertatu da eta epizentroa Kumamoto prefekturan izan du (Kyushu uhartea), 10 kilometroko sakoneran. 

Astinduaren ondotik, Japoniako agintariek tsunami alerta ezarri dute eta ohartarazi dute litekeena dela metroko olatuak altxatzea. 

Oraingoz ez dute kalteen ezta biktimen inguruko informaziorik zabaldu.       

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X