Harald V.a Norvegiako erregea hil da
Abuztuaren 17tik zegoen ospitalean, anemia baitzuen. Ostegunean, baina, okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Harald V.a Norvegiako erregearen artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Harald V.a Norvegiako erregea hil da, 89 urte zituela, Norvegiako Errege Etxeak jakitera eman duenez. Norvegian 06:35 zirenean hil da (Euskal Herrian 04:35) Osloko Ospitale Nazionalean.
"Atsekabe handiz jakinarazten dugu Harald erregea gaur hil dela. Harald erregea lasai hil da Rikshospitalet erietxean, ostiralean, abuztuaren 28ko 06:35ean", esan du Norvegiako Errege Etxeak bere webgunean argitaratutako ohar batean.
Anemia bat zela eta, Norvegiako Ospitale Nazionalean zegoen abuztuaren 17tik, eta ostegunean okerrera egin zuen, odoleko infekzio baten ondorioz.
Harald V.aren osasun egoerak arduratuta izan ditu Norvegiako herritarrak. Bizilagun asko gerturatu dira azken orduetan Norvegiako Errege Jauregira agintariari babesa eskaintzera eta loreak uztera.
Albistea ezagutzera eman denetik, Errege jauregiko bandera masta erdian dago.
Norvegiako gobernuak ezohiko bilera egingo du Haakon Magnus oinerdekoarekin.