Zerk eragin ditu bat-bateko uholdeak Nepalen eta Tibeten?
Atzo Nepal eta Tibet arteko mugan izandako bat-bateko uholdeen ondorioz, gutxienez 390 pertsona hil eta 1.400 pertsona desagertu dira, bertako agintariek emandako azken balantzearen arabera. Hondamendiaren arrazoiak ikertzen ari diren bitartean, hipotesi nagusia da glaziar baten hausturak eragin zuela.
Hondamendiaren unean inguru horretatik 150 kilometro eskasera zegoen Eñaut Izagirre glaziologoak EITBri azaldu dionez, Langtang mendiaren ipar aurpegiko glaziar zati handi bat apurtu zelako gertatu da dena.
Izotzarekin batera arrokak eta sedimentuak haranean behera mugitu ziren, eta, Izagirreren arabera, uneren batean segur aski blokeo edo kolapso moduko bat gertatu zen, bat-bateko eztanda baten bitartez lur jausia eta uholdeak eraginez.
Hasiera batean Nepalgo agintariek eragilea lurrikara bat izan zela aipatu bazuten ere, alderantziz gertatu zela nabarmendu du Izagirrek. Izotz eta arroken erorketa horrek eragin zuela, alegia, 5,2 graduko lurrikara.