Sare sozialak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sareekiko mendekotasunari lotutako epaiketa saihesteko ia 17.000 milioi dolar ordaintzea onartu du Metak

Sare sozialen konpainiak, gainera, ume eta nerabeei zuzendutako hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.

MENLO PARK (United States), 18/11/2025.- Cars drive past Meta signage at the company's headquarters campus in Menlo Park, California, USA, 18 November 2025. In a major win for tech giant Meta, US District Court Judge James E. Boasberg ruled Meta did not violate antitrust law in its acquisitions of Instagram and WhatsApp. EFE/EPA/JOHN G. MABANGLO
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Metak, Facebookeko eta Instagrameko enpresa nagusiak, 16.680 milioi dolar ordaintzea adostu du, AEBko 29 estatuk aurkeztutako demandak konpontzeko akordio baten baitan, asteazken honetan argitaratutako agiri judizial baten arabera.

Agintariek konpainia teknologikoari leporatzen zioten bere sare sozialak diseinatu zituela adingabeen artean mendekotasuna sortzeko eta kontsumitzaileak engainatu egin zituela bere plataformen arriskuei buruz.

Gazteen osasun mentalari eta fisikoari eragindako kalteen aurrean ez ikusiarena egitea ere egozten zioten, baita Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratzea ere, adingabeen datuak biltzen dituelako.

Publiko egindako akordioak Kalifornian epaiketa federal bat egitea saihestuko luke.

Metak akordioa onartu du auziak ez luzatzeko, baina ukatu egin ditu akusazio horiek eta edozein erantzukizun.

Mark Zuckerberg buru duen sare sozialetako erraldoiak, gainera, 13 urtetik beherako erabiltzaileentzat eta nerabeentzat (13-17 urtekoak) hainbat babes ezartzeko konpromisoa hartu du.

Neurri horien artean honako hauek daude: adina egiaztatzea eta 13 urtetik beherakoen kontuak ezabatzea; jakinarazpenak lehenespenez eta aplikaziorako sarbide orokorra (zuzeneko mezuak izan ezik) gauez blokeatzea; egunero erabiltzeko muga lehenetsita 2 ordukoa izatea; eta eskola-modu bat, eskola-orduetan jakinarazpenak isilarazteko.

Azkenik, nerabeek plataforma 15, 60 eta 90 minutuz jarraian erabiliz gero horren jakinarazpena jasoko dute, aplikazioa erabiltzeari utz diezaioten sustatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X