26 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari jazarpena eta tratu txarrak emateagatik
Igandean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoaren patruila bati jakinarazi zioten gizon bat emakume bat jazartzen ari zela, etengabe etxeko atea jotzen.
Igandean izan zen atxiloketa. Udaltzaingoaren patruila bati jakinarazi zioten gizon bat emakume bat jazartzen ari zela, etengabe etxeko atea jotzen.
Gaurtik, oro har, % 15eko muga-zergak ezarriko zaizkiei Estatu Batuen merkataritza-bazkide gehienei, tartean, Europar Batasunari.
Nolanahi ere, AEBko presidenteak baztertu egin du azken bileran "aurrerapauso erabakigarriak" eman izana edo Errusiak amore eman izana.
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hala ere, bigarren mailako zigorrak izango lirateke, hau da, hirugarren estatuei aplikatzen zaizkien zeharkako neurriak, Errusiarekin merkataritzan aritzeko asmoa kentzeko. Ildo horretan, Trumpek agindu bat sinatu du Indiari % 25eko muga-zergak ezartzeko, Errusiako petrolioa erosteagatik. AEBko agintariak Putinekin bildu nahi du datorren astean.
Gainera, bederatzi suhiltzaile zauritu dira, horietako bat larri, eta 13 herritar, horietako bat ere larri. Sua hasi eta hurrengo egunean, lehen zantzuen arabera eskualdeko errepide batean egindako arduragabekeria baten ondorioz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute, haize bortitzak lagunduta.
Sutea 18:13an hasi da, eta ez du zerikusirik astearte honetan piztu ziren biekin. Sutea garagar eta gari uzta jasota dagoen galtzu soroen eremu batean hasi da, baina gertu du basoa.
Joxerramon Bengoetxeak "memoria ariketaren garrantzia" azpimarratu du. "Unibertsitateok gure esku dagoena egitera behartuta gaude, errepika ez dadin eta gertatutakoa ahaztu ez dadin", erantsi du.
Harvardeko ikertzaileek aurkitu dute garuneko litioaren galerak oroimenaren narriadura bizkortzen duela, gaixotasunari lagunduz. Nature aldizkarian argitaratutako eta 10 urtetan egindako lanak lehen aldiz erakusten du litioa modu naturalean produzitzen dela garunean, eta neurodegeneraziotik babesten duela.
Ostegunetik aurrera tenperatura altuak espero dira, eta Nafarroako Erriberan 40 gradura iritsiko dira. Balio horiek igandera arte behintzat mantenduko direla aurreikusten da. Gainera, ostiralean tenperatura maximoak 35 gradutik gorakoak izan daitezke, ez bakarrik Arabako hegoaldean, baita Kantauri aldeko barnealdean ere.