Washingtonek Mosku zigortzeko asmoa du, Putinen eta Witkoffen arteko bilera "emankorra" izan dela onartu arren
Zigorra ostiralean bertan ezartzekotan dago Trump. Hala ere, bigarren mailako zigorrak izango lirateke, hau da, hirugarren estatuei aplikatzen zaizkien zeharkako neurriak, Errusiarekin merkataritzan aritzeko inoren asmoa kentzeko. Ildo horretan, Trumpek agindu bat sinatu du Indiako produktuen gainean % 25eko muga-zergak ezartzeko, Errusiako petrolioa erosten du eta. AEBko agintariak Putinekin datorren astean biltzeko asmoa du.
Steve Witkoff, Etxe Zuriaren ordezkaria, eta Vladimir Putin, Errusiako presidentea, Moskun. Argazkia: EFE
AEBk gaur adierazi duenez, Steve Witkoff Etxe Zuriaren ordezkariaren eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko bilera "ondo" joan da, baina datorren ostiralean Errusiari bigarren mailako zigorrak ezartzeko asmoari eutsi dio Washingtonek, Ukrainako gerra gelditzeko ultimatumaren epea agortuko baita.
"Errusiaren eta Witkoff ordezkari bereziaren arteko batzarra ondo joan da. Errusiak Ameriketako Estatu Batuekin harremanetan jarraitu nahi du. Bigarren mailako zigorrak ostiralean ezartzekotan gaude", azaldu dio prentsari AEBko Gobernuaren goi-kargudun batek.
Bigarren mailako zigorrak zeharkako neurriak dira, hirugarren estatuei aplikatzen baitzaizkie zigortutako herrialde batekin merkataritzan ez daitezen aritu. Ildo horretan, gaur bertan, Donald Trump AEBko presidenteak agindu bat sinatu du Indiari % 25eko muga-zergak ezartzeko, Errusiako petrolioa erosteagatik, errepresalia gisa.
Truth Social plataforman, Trumpek esan du Putinek eta Witkoffek gaur Moskun egin duten hiru orduko bilera "emankorra" izan dela.
"Steve Witkoff nire ordezkari bereziak bilera emankorra izan berri du Vladimir Putin Errusiako presidentearekin. Aurrerapauso handiak eman dira! Ondoren, Europako aliatu batzuei jakinarazi diet", azaldu du buruzagi errepublikanoak.
Trumpek iragarri zuen Errusiari eta bere bazkide komertzialei zigorrak ezarriko zizkiela Ukrainako gerrari buruzko akordiorik lortu ezean, eta uztailaren 29an 50 egunetik 10 egunera murriztu zuen horretarako epea. Ultimatumaren epea ostiralean amaituko da.
Putin eta Witkoffen arteko bilera urte hasieratik egin duten bosgarrena da —azkena apirilean izan zen—, eta orain arte buruzagi errusiarrak ez du onartu Ukrainan su-etena ezartzeko eskaria.
Trump-Putin bilera, datorren astean
Bestalde, The New York Times egunkariaren arabera, Trump datorren astean Errusiako presidentearekin biltzekoa omen da. Batzar horren ostean, errepublikanoak beste bilera bat egin nahi du, Volodimir Zelenski Ukrainako agintariarekin batera.
Zelenskirekin, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin, Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrarekin eta Mark Rutte NATOren idazkari nagusiarekin hitz egin du Trumpek gaur.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.