Albiste izango dira: Trumpen muga-zergak, alertak beroagatik eta Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko abuztuaren 7an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Trumpen muga-zergak: Gaur, 06:00etan, indarrean sartu dira Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak iragarritako muga-zergak. Goitik behera aldatuko da munduko merkataritza-antokaleta, AEBk 200 herrialde zergapetuko dituztelako. Oro har, % 15eko muga-zergak ezarriko ditu Etxe Zuriak. Oraingoz kopuru hori ordaindu beharko da Europako Batasunean, baina ezin dugu ahaztu.
- Alertak beroagatik: Uda garaiko eguraldiak jarraipena izango du, eta barnealdean beroa zakartu egingo da. Tenperatura gehiago igoko da, batez ere hegoaldean. Ipar partean brisa ibiliko da eta ondorioz, bertan termometroa ez da horrenbeste igoko. Arabako eta Nafarroako toki askotan 35-40 gradura iritsiko dira termometroak. Zerua oskarbi egongo da eguneko ordurik gehienetan.
- Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera: Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txiki izango dira gaur protagonista. Eguerdiko hamabietan gurutzatuko dute Andre Maria Zuriaren plaza. EITBk zuzenean eskainiko du jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Ane Pedruzoren kontakizunarekin.