Errusiaren eta Ukrainaren arteko erasoek jarraitzen dute, gatazka hasi zenetik lau urte eta erdi igaro direnean
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Hogei pertsona baino gehiago hil dira azken orduetan bi herrialdeetan droneak eta jaurtigaiak erabiliz egindako erasoetan.
Eguna tenperatura baxuekin hasiko da, Gasteizen, esaterako, 14 ºC izango baitira, baina 34 ºC-ra helduko dira termometroak Iruñean, eta 32 ºC-ra, berriz, Bilbon. Arratsaldean, aldaketa etor daiteke, eta zaparrada trumoitsuak eta txingorra egin dezake zenbait puntutan.
Hilabeteak dira Ukrainan gerra fronteak aurrerapen handirik gabe diharduela. Horren ordez, maizagoak dira aire bidezko erasoak Errrusiako azpiegitura garrantzitsuen kontra. Olga Tarnovska Kieven bizi den analistarekin eta Albert Sort Moskun bizi den kazetariarekin aztertu du gaia ETBk.
Gorlizko eta Plentziako hondartzetara eraman du migratzaileen eskubideen aldeko aldarria Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak elkartearen Marea Horiak. Aurtengoan gogortzen ari den migrazio politika eta gorroto diskurtsoak jarri dituzte jopuntuan.
Biztanleak eta azpiegiturak arriskutik kanpo daude. Perimetroak ez du aurrerapen esanguratsurik izan gauean, tenperaturak behera egin duelako, hezetasunak lagundu duelako eta suhiltzaileek gune bero isolatuetan lan egin dutelako.
Baix Penedes eskualdean, metro koadroko 200 litro pilatu dira ordu gutxian, eta Tarragonako kostaldeko iparraldean, 100 litrotik gora.
Zaparradak espero dira eguerdian, eta baliteke ekaitzak, txingorra eta haize-bolada oso gogorrak ere izatea. Iragarpenaren arabera, prezipitazioak izateko aukera handiagoa izango da Pirinioetan eta Ebroko Erriberan.
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Pregoilariak eta txupinerak Bilboko Aste Nagusia hasi aurreko urduritasuna eta emozioa nabarmendu dituzte. Enbeitak onartu du inoiz izan ez duen “beldur eszenikoa” nabaritu duela egunotan, eta Urrejolak, berriz, “oso pozik” dagoela. Aste Nagusia “askatasunez” gozatzeko aldarrikatu dute biek, “inor zapaldu gabe”.
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Kanadako ibilgailuen gaineko muga-zergak % 15era eta altzairu eta aluminioarenak % 25era murriztea onartu bazuen ere, larunbat honetan % 50eko kargak sartu dira indarrean.