Gipuzkoako alkateek soka berari eutsi diote, "Ipuscua" hitzaren milurtekoan
Txistu eta danbolinaren erritmoan dantzatu dira Gipuzkoako 70 bat alkate eta alkateorde. Diputatu nagusia buru, eskutik helduta, jostari aritu dira soka-dantzan. Horrela ospatu dute Gipuzkoako alkateek Tolosan "Ipuscua" hitzaren milurtekoa.