Astearteko bilera "azken aukera" dela eta akordiorik ez badago "herrialdea suntsituko" duela ohartarazi dio Trumpek Irani
AEBko presidenteak iragarri du astelehen honetan iritsiko direla AEBko negoziatzaileak Pakistanera. Masud Pezeshkian Irango presidenteak Trumpi erantzun dio ezin diola energia nuklearra garatzeko "eskubidea" kendu, eta akordioa ez dagoela gertu esan du. AEB Ormuzen egiten ari den "legez kanpoko" blokeoa ere salatu du, Irango herritarrei "zigor kolektiboa" ezartzen ari zaizkielako.