Eskuinaren garaia amaitzen ari dela eta Bartzelonan aro berria hasi dela aldarrikatu du Sanchezek
Espainiako presidenteak eta Lula da Silva Brasilgo presidenteak New Yorkeko alkatearen eta Tim Walz gobernadorearen babesarekin itxi dute 'Global Progressive Mobilisation' topaketa.
Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Lula Da Silva brasildarra. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "ezkortasuna eta etsipena" eragiten duten eskuinaren eta ultraeskuinaren aurrean, ezkerraren "harrotasuna" aldarrikatuz eman dio amaiera 'Global Progressive Mobilisation' progresisten goi-bilerari larunbat honetan.
5.000 laguneko auditorioaren aurrean, Lula da Silva Brasilgo presidentea eta Tim Walz Minnesotako gobernadorea ondoan zituela, "batasun" mezua zabaldu du Sanchezek.
"Indar aurrerakoien, herrialdeen eta belaunaldien arteko batasuna, mundu hobea berreskuratzeko", esan du. Izan ere, mundu osoko ezkerreko buruzagiekin batera, bi eguneko topaketa egin dute Bartzelonan, Donald Trump AEBko presidenteari alternatiba bat eskaintzeko.
Walz Minnesotako gobernadoreak Trump kritikatu du Irango gerragatik: "Mehatxurik ez zegoen gerra batean murgildu gintuen" salatu du, baina ohartarazi du, halaber, "autoritarismoa ez dela Estatu Batuetara mugatzen, leku guztietan dagoela" eta haren aurka borrokatzearen alde egin du.
Espainia ez da "xenofobiaren ama" izango
Sanchezek beren ideiak defendatzeko eskatu die bertaratuei, oparotasunaren banaketa, ingurumenaren babesa, zerbitzu publikoen defentsa eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, besteak beste.
Ildo horretan, bere gobernuak bultzatu duen milioi erdi migratzaileren erregularizazioa aldarrikatzeko aprobetxatu du, eta gogor kritikatu du oposizioa: "Eskuinari eta ultraeskuinari esan nahi diet Espainia migrazioaren alaba dela eta ez dela xenofobiaren ama izango".
Demokraziaren defentsa
Goizean, hasiera ekitaldian, Espainiako Gobernuko presidenteak ekintzarako deia egin du, demokrazia defendatzeko bidean. Hogei bat buruzagi progresista aurrean zituela, gerraren, berdintasun ezaren eta desinformazioaren hedapenaren aurkako mezua zabaldu du.
Besteak beste, Brasilgo presidente Lula da Silva, Mexikoko presidente Claudia Sheinbaum, Kolonbiako presidente Gustavo Petro eta Hegoafrikako presidente Cyril Ramaphoosa izan dira topaketan. Horien aurrean esan du Sanchezek demokrazia ezin dela "egintzat eman", horrek arriskuak dakartzalako.
"Sistema multilateralaren aurkako erasoak ikusten ditugu, nazioarteko zuzenbidearen arauak inpugnatzeko saiakerak eta indarraren erabileraren normalizazio arriskutsu bat, eta gure gizarteetan bersintasun eza eta desinformazioa haziz doaz", adierazi du goi bileraren irekieran.
NBEren erreforma
Sanchezen ustez, nazioentzat arriskutsua da "demokrazia pixkanaka barrutik husten joatea, kanpotik erasotzen zaion bitartean". Hori dela eta, ohartarazi du erantzuna ezin dela soilik babestea izan. "Ez da nahikoa eustea, proposatu beharra daukagu, eta erakutsi behar dugu demokrazia defendatzea ez dela nahikoa, alegia, indartu eta biribildu beharra dagoela", azpimarratu du.
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak, berriz, bakea bermatzeko eskatu die NBEko Segurtasun Kontseilua osatzen duten bost herrialdeetako presidenteei (Estatu Batuak, Txina, Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua): "Jainkoaren izenean, bete dezatela munduan bakea bermatzeko duten betebeharra".
Era berean, Segurtasun Kontseiluaren bilera bat deitzeko eskatu die bost herrialde horiei, "gerren erokeria horrekin amaiitzeko, munduak ezin baitu gehiago jasan".
Zure interesekoa izan daiteke
Sendagaien hornikuntza falta saihestea helburu duen lege berria onartu du Ministroen Kontseiluak
Oporren ondoren, Diputatuen Kongresuko izapideak hasiko ditu arau berri honek, indarrean jarri ahal izateko. Hornidurarik eza saihesteaz gain, legeak aurrezpena handitu nahi dio pazienteari, prezio-sistema berri baten bidez.
Martinez Martinez enpresariak bitartekari gisa aurkeztu du Zapatero, eta 530.000 euro jaso zituela onartu du
Julio Martinez Martinez enpresariak adierazi duenez, Zapaterok erreskatearen % 1aren ordainketa dibertsifikatzea agindu zuen.
Pradales lehendakariak Espainiako selekzioan dabiltzan jokalariak zoriondu ditu, Munduko Futbol Txapelketa irabazi dutela eta
Chivite lehendakariak gaur arratsaldean harrera egingo dio Mikel Merinori.
Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Berriozabal (EAJ): “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”
Jone Berriozabal, Araba Buru Batzarraren presidentea, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta Munduko Futbol Txapelketaren finalaren inguruan izandako istiluak gaitzetsi egin ditu. Haren ustez, Espainiako selekzioaren jarraitzaileen kontrako erasoak ez dira bateragarriak Euskal Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin. “Ez dut nahi nire ondoan Euskal Selekzioaren aldarrikapenerako indarkeria erabiltzen duenik”, adierazi du.
Julio Martinez enpresariak Rodriguez Zapatero inplikatu du Plus Ultrari emandako maileguan
Auzitegi Nazionaleko epaileari zuzendutako idazki batean, presidente ohiak airelinearen erreskatean "jarraitu beharreko pausoak markatu" zituela esan du ikertuak, eta bitartekari izateagatik % 1eko komisioa jaso zuela onartu du.
Epaileak inputatu gisa galdekatuko du Jessica Rodriguez, Abalosen bikotekide ohia, Ineco eta Tragsatecen "entxufez" sartzeagatik
Ikertu gisa deklaratuko dute, gertakari berberengatik, Abalosen aholkulari ohi Koldo Garciaren anaiak, Joseba Garciak ere, bai eta Ignacio Zaldivarrek ere, Adifeko goi-kargudun ohiak.
Ehunka lagun bildu dira euskal selekzioaren aldeko mobilizazioetan, Mundialeko Finalaren atarian
Goizean manifestazioa izan da Baionan eta arratsaldean Bilbon, Donostian, Eibarren, Gasteizen eta Iruñean izan dira euskal selekzioaren aldeko hitzorduak.
Andy Burnhamek Gobernu britainiarraren buruzagitza hartuko du astelehen honetan
Manchesterreko alkate ohia zazpigarren lehen ministroa izango da 10 urtean, Keir Starmer laboristaren ordez.
Duela 50 urteko alkateek diote Euskal Herriak oraindik ez dituela orduko helburuak bete
Bergaran bizi izan zuten egun historikoa gogoratu dute 1976ko alkateek. Urduri baina ilusioz itzuli dira orduko ekitaldiaren lekura, Euskal Herriaren historian mugarri izan zen une hura oroitzera. Orduko lorpenak nabarmendu dituzte, eta etorkizunari begira ere itxaropentsu agertu dira.