Espainiako Gobernuak EBri eskatuko dio apur dezala Israelekin duen elkartze akordioa
"Nazioarteko zuzenbidea urratzen duen gobernu bat —eta, ondorioz, Europar Batasunaren printzipioak eta balioak urratzen dituena— ezin da Europar Batasuneko bazkide izan", azpimarratu du Sanchezek Andaluziako hauteskunde kanpainaurreko ekitaldi batean.
Espainiako presidente Pedro Sanchezek iragarri duenez, Israelekin duen elkartze akordioa "haustea" proposatuko dio EBri, astearteko bileran, Benjamin Netanyahuren Gobernuak giza eskubideak urratzen dituela arrazoituta.
"Nazioarteko zuzenbidea urratzen duen gobernu bat —eta, ondorioz, Europar Batasunaren printzipioak eta balioak urratzen dituena— ezin da Europar Batasuneko bazkide izan", azpimarratu du Sanchezek Andaluziako hauteskunde kanpainaurreko ekitaldi batean.
Asteartean bilduko dira Bruselan EBren herrialde kideetako Kanpo Arazoetako ministroak Ekialde Hurbileko gerra aztertzeko, eta Sanchezek Espainiak eramango duen proposamena babesteko deia egin die guztiei.
Ildo horretan, "legez kanpokoa" den gerrari ezetz esatea aldarrikatu du berriro, "akats izugarria" dela iritzita, eta milaka bizitza etenarazi dituela gogora ekarrita.
"Horregatik, gerra hasi zutenei geldiaraz dezaten eta Netanyahuri tinko aurre egin diezaioten eskatzen diet", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik