Nagore Laffage omendu dute Irunen, haren hilketaren 17. urteurrenean
Nagore Laffage irundarrak Iruñean lan egiten zuen, erizain, eta 2008ko sanferminetan Jose Diego Yllanesek hil egin zuen. Irunen egindako ekitaldian, Asun Casasola, Nagoreren ama, indarkeria matxistaren prebentzioan egiten ari den lana "aitortu eta bultzatzearen beharraz" mintzatu da.