"Asteazkenera arte ez dira tenperaturak jaitsiko"
Xabier Casado "Eguraldia" saioko aurkezleak ohartarazi duenez, bero saparekin jarraituko dugu asteartera arte. Izan ere, astelehenerako termometroek gora egingo dute berriro.
Eguraldiari buruzko albiste gehiago
Nola jasan daiteke egunotako bero handia?
Kostaldean edo barnealdean, igande honetan jende askok eguna naturguneetan pasatzea erabaki du, eguzkia hartzen edo familian jarduera ezberdinak egiten. Hala ere, batzuek beren lan betebeharrak bete behar izan dituzte bero bolada betean, eta, horren ondorioz, ordutegiak egokitu eta eguneko ordurik freskoenetan lan egin behar izan dute.
Udako lehen bero-bolada etenik gabe ari da Euskal Herria astintzen
Euskal Herriko tenperaturak 40º C-tik gertu dira eremu gehienetan; batez ere, Nafarroako hegoaldean.
Bero handia igande honetan: abisu horia Euskadin eta alerta laranja Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
Gaur termometroek gora egitea espero da, eta 34-36 ºC-tik gora izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Astelehenean, eguraldi beroak jarraitu egingo du, eta tenperaturak gora egingo du berriro.
Tenperatura itogarriak larunbat honetan Euskadin: 37 ºC-ra iritsiko dira barnealdean
Gaua bereziki beroa izango da lurraldeko leku askotan. Hori dela eta., abisu horia ezarri du Segurtasun Sailak. Horrez gain, egunez tenperatura altuak espero dira, eta igandean 37 ºC-ra hel daitezke termometroak Araba eta Nafarroa hegoaldean.
Andoni Aizpuru: "Datozen egunetan, ia 40 gradu izango dituzte Euskal Herriko hegoaldean"
"Gaur hasi da antizikloia sartzen, eta datozen lau egunetan presio altuko gune bat jarriko zaigu gainean. Hori gutxi balitz bezala, penintsula hegoaldetik aire oso beroa sartuko da", adierazi du Andoni Aizpuruk. Hala ere, aldea handia izango omen da lurraldearen iparraldearen eta hegoaldearen artean.
Bero itogarria, ekaineko azken asteburuan
Eguraldia eguzkitsua izango da asteburu osoan, eta tenperaturak gora egingo du egunetik egunera.
June Ansoleaga: "Gaur arratsaldean ekaitz handiak eta tamaina handiko txingorra izango ditugu"
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du 17:00etatik 24:00etara, ordubetean 15 litro/m2 baino gehiago bota ditzakeelako. Zaparradekin batera txingorra ere bota dezake, eta ez da baztertzen tamaina handia izatea (2-6 cm), eta haize-bolada bortitzak edo oso bortitzak ibiliko dira (60-100 km/h-koak).
Euskadik 17:00etara aurreratu du prezipitazio handiengatik ezarritako abisu horia
17:00etatik 24:00etara euri-jasa handiak eta kazkabarra botako ditu. Nafarroa ere alerta horian dago, ekaitzak joko duelako eta bero handia egingo duelako, Aemeten arabera.
Abisu laranja Nafarroako Erriberan eta horia Araban, ekaitzengatik eta txingorragatik
Igande osoan egongo dira indarrean: Nafarroako Erriberan, 12:00etatik 24:00etara, eta Araban, 18:00etatik 22:00etara.