Muturreko beroa Euskal Herri osoan; abisu horia ezarri dute 38 gradura arteko tenperaturengatik
Abisu horia eguerditik egongo da aktibatuta, tenperatura oso altuak egon daitezkeelako: 36 gradutik gorakoak Ebro ibaiaren ardatzean eta 38tik gorakoak Nafarroako Erriberan.
Osteguneko tenperatura maximoak. Irudia: eitb.eus
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, ostegun honetan bero handia egingo du, batez ere Araba eta Nafarroa hegoaldean, eta abisu horia ezarri dute 13:00etatik 19:00etara, tenperatura oso altuengatik.
Goizean zehar giro eguzkitsua eta lehorra nagusituko da, eta udako tenperaturak barnealdean nabarituko dira bereziki. Kostaldean, aldiz, beroa neurritsuagoa izango da, 25 ºC inguruko balioekin, iparraldeko haizearen eraginez.
Zehazki, maximoak 28 gradukoak izango dira Bilbon, 26koak Donostian eta 32koak Gasteizen. Arrasaten edo Guardian, esaterako, termometroak 31 gradura eta 36ra igo daitezke, hurrenez hurren. Iruñean 35 gradu espero dira, eta Baionan, berriz, freskoagoa izango da giroa, 29 graduko maximoarekin.
Arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira mendebaldetik, eta gauean zerua estalita geratuko da, batez ere kantauri isurialdean. Egunaren amaieran tarteka zirimiria egingo du.
Haizeak iparraldetik joko du egun osoan zehar, kostaldeko giroa leunduz, baina hegoaldeko tenperaturen igoera geldiarazi gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.