Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Egunsenti ederra, Artzamenditik (Itsasu, Lapurdi). Argazkia: Dominique Reis
Eguraldiari dagokionez, asteak bi zati izango ditu. Lehen hiru egunetan, giro epela eta argia izango da protagonista, baina giro ezegonkor eta freskoa nagusituko da ostegunetik aurrera, betiere EITBren Meteorologia Zerbitzuak eta Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Astelehenak bezperakoaren ildotik jarraituko du. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, gogor haizeguneetan, bereziki ekialdean eta egunaren lehen eta azken zatian. Ondorioz, tenperatura maximoak apur bat igoko dira, eta 20 ºC-ak harrapatuko dituzte kostaldean, 16-18 ºC, barnealdean. Zerua ez da guztiz garbi egongo, eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak tartekatuko dira. Dena dela, giro argia nagusituko da.
Aldaketarik ez da espero asteartean. Hodei bakan batzuek orbanduko dute zeru urdina berriro, batez ere goizean. Hego hego-ekialdeko haizea ibiliko da, eta gogor joko du ekialdean goizean; arratsaldean, indarra galduko du, eta eki ipar-ekialdeko haizea ibiliko da kostaldean. Tenperaturan ez da gorabeherarik izango, eta epel antzera joango da eguna. Asteartean zein asteazkenean hauts-gandua egongo da, adituen arabera.
Asteazkenean ildo beretik jarraituko du aroak, eta hego-ekialdeko haizeak bazterrak epelduko ditu beste behin. Zeruan hodei gutxi egongo dira, eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugarituz joango dira arratsaldean.
Ostegunak aurrera egin ahala, hodeitza handituz joango da, eta eguna amaitzerako, erabat estalita geratuko dira zeru-gainak eta euritara joko du. Hego-osagaiko haizea mendebal ipar-mendebaldera aldatuko da, eta termometroek behera egingo dute.
Ostiralean, giro makurra. Zaparrada txiki-ertainak espero dira, eta elur-kota 1.000-1.200 metroan kokatuko da. Tenperaturek, minimoek zein maximoek, behera egingo dute nabarmen.
Zure interesekoa izan daiteke
Abisu horia bero handiagatik igandean ere
35 ºC inguruko tenperaturak espero dira barnealdean. Kostan, berriz, ez dago abisurik, eta tenperaturak 30 ºCtik behera kokatuko dira.
Beroa nagusi igandera arte: 30 ºC-tik gora gaurtik aurrera Euskal Herrian
Araban, abisu horia egongo da indarrean ostiralean eta larunbatean, muturreko tenperatura oso altuengatik, eta Nafarroan alerta laranja ezarri dute ostiral honetan, beroagatik. Igandean, aldaketa etorriko da.
NBEren arabera, El Niño fenomeno meteorologikoa inoiz izan den handiena izan daiteke
Gertakaria urte honen amaieran iritsiko da puntu gorenera, baina 2027an zehar izango ditu ondorioak, eta datorren urtean munduko batez besteko tenperaturak igotzen lagunduko du.
Bero itogarria Euskal Herrira itzuliko da
Asteazken honetan tenperaturek ez dute aldaketa handirik izan, baina ostegunetik nabarmen igoko dira: termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean.
Abuztua bigarren hilabeterik beroena izan da 1970etik, eta mendeko lehorrenetakoa Euskadin
Batez besteko tenperatura ohikoa baino 2,4 °C altuagoa izan da, eta muturreko beroak, lehorteak eta prezipitazio handiek markatu dute hilabetea. Gainera, hainbat fenomeno meteorologikok 17 abisu hori aktibatzea eragin dute.
Giro lehorra eta eguzkitsua iraila abiatzeko
Gaur eta bihar leunagoak izango dira tenperaturak, baina asteazken-ostegunetik aurrera beroa nagusituko da atzera. Oro har, astea eguzkitsua izango da, baina kostaldean lehenengo egunotan hodeiak izango dira.
Udako giroa izango da nagusi datozen egunetan, baina euria egin dezake igandean Euskal Herrian
Asteburua tenperatura freskoekin hasiko da, eta termometroak 9 ºC-ra jaitsiko dira Gasteizen larunbatean. Hala ere, maximoak 30 ºC-tik gorakoak izango dira lurraldeko hainbat puntutan. Igandean, berriz, zirimiria egin lezake azken orduetan.
Giro sargoria izango da gaur, hego-haizeak lagunduta
34 ºC-ra go litezke termometroak puntu askotan eta goizean hodei eta ostarteak tartekatuko dira; arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta trumoi-zaparradaren bat bota dezake.
Beroak estutzen jarraituko du, baina ezegonkortasun handiarekin
Hurrengo egunetan, tenperatura altuak izango dira nagusi, baina ezegonkortasun handia izango da. Hala, gaur arratsaldean, esaterako, ekaitza bota dezake; Nafarroan, Aemetek abisu horia ezarri du euriteengatik.
Ur-goraldiak iragarri dituzte Nafarroako ubide txikietan eta sakanetan
Euri zaparrada eta ekaitz gogorren ondorioz hainbat probintziatan, tartean Nafarroan, ezarritako abisuak direla eta, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak albiste meteorologikoei adi egoteko gomendatu die herritarrei.