Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Durango.
Eguzkiak argitutako asteburuaren ostean, eguraldi atsegin eta epelekin hasi da astea ere, eta hala iraungo du datozen egunotan.
Gaur eguzkia izango da jaun eta jabe, goi-hodei batzuk agertu arren. Egunaren hasieran, lainoa eta lanbroa agertuko dira, eta ipar-mendebaldean, behe-hodei batzuk ere bai. Hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta brisa ibiliko da arratsaldean kostaldean. Goiza freskotik abiatu bada ere, dezente igoko dira termometroak, 17-20 ºC-ra lurralde osoan.
Asteartean, giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, eta hego-haizea apur bat gehiago nabarituko da. Hegoak aginduko du, eta aurreko egunetan baino biziago ibiliko da. Ondorioz, maximoek gora egingo dute isurialde atlantikoan, bereziki kostaldean, non 22 eta 24 ºC-ak harrapatuko dituen. Antzera jarraituko dute termometroek gainerakoan, baina baliteke hegoaldean behera egitea. Zeruan hodei gutxi agertuko dira, eta behe-lainoa eta lanbroa izango dira goizean goiz.
Asteazkenean hodei gehiago izango da zeruan eta hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Ez da baztertzen egunaren amaieran tantaren bat botatzea. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da baina arratsaldean iparrera egingo du. Hala ere, tenperaturan ez da gorabehera handirik izango. 22 ºC-ren bueltan ibiliko dira isurialde atlantikoan eta 18-19 ºC inguruan, barnealdean.
Ostegunean ere antzeratsu jarraituko du eguraldiak, hegoaldeko haizearekin, tenperatura epelekin eta hodei eta ostarteekin, behin goizeko lanbroa desegindakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.