Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Uda sasoiko tenperaturak atzean utzita, fronte batek euria utziko du asteburuaren hasieran, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
Gaur, eguraldiak aldatzera egingo du. Goiza eguzkitsua izango da, eta haizeak hegoaldetik jotzen jarraituko du; beraz, tenperatura maximoak, jaitsi arren, nahiko epelak izango dira, 18-20 ºC ingurukoak toki askotan. Eguerdi inguruan edo apur bat lehenago, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, hodeiak ugaritu eta giroak freskatzera egingo du. Goi-hodeiak iritsiko dira hasieran, baina hodeiak trinkoagoak izango dira eta zerua estaliko da arratsaldean. Hori dela eta, euria egingo du.
Larunbatean, tenperaturak behera egingo du, eta hodeiek eta prezipitazioek urritzera egingo dute. Ipar-mendebaldeko eta iparraldeko haizeak joko du, eta tenperatura maximoak nekez iritsiko dira 11-14 ºC-ra. Zeru estaliak izango dira nagusi egunaren hasieran, eta oso litekeena da euria egitea. Hala ere, arratsalde-gau partean, hodeiak gutxitu egingo dira eta atertzera egingo du.
Igandean, berriz, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da. Eguna giro hotzarekin eta behe-lainoarekin hasiko da, eta izotza egin dezake Araba eta Nafarroako hainbat tokitan. Gainerako orduetan, ordea, hodeiak eta eguzkia tartekatuko dira. Haizeak hegoaldetik joko du eta tenperatura maximoak 15-20 graduren bueltan kokatuko dira.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.