Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
Eguraldi aldaketa hemen da. Azken egunetan eta asteetan Euskal Herria zeharkatu duten ekaitzak atzean utzita, giro egonkor eta eguzkitsua nagusituko da asteburuan.
Euskalmeten iragarpenaren arabera, arratsaldetik aurrera atertzera egingo du, eta tenperatura maximoek gora egingo dute datozen egunetan.
Gaur, egunaren lehen zatian, hodeiak izango dira nagusi oraindik, bereziki ipar-ekialdean, eta euria egingo du. Arratsalderako, ordea, atertu egingo du eta ostarteak zabalduko dira. Halaber, haizeak indarra galduko du, eta tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira: 12 eta 15 gradu artean geldituko dira.
Larunbatean, eguraldi egonkorra eta eguzkitsua izango da. Zeruan goi-hodei batzuk izango diren arren, oro har, eguzkia izango da jaun eta jabe. Hala ere, behe-lainoa sortu daiteke, eta ez da baztertzen Arabako eta Nafarroako hainbat txokotan izotza egitea. Tenperatura maximoek gora egingo dute, eta 15 gradutik gora kokatuko dira hainbat tokitan.
Igandean, eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giroa, oro har, eguzkitsua izango bada ere, goi-hodei gehiago izango dira zeruan. Lehen orduetan izotza egin dezake Arabako eta Nafarroako hainbat txokotan. Tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute gora, eta beroenak 15 eta 20 graduren bueltan geldituko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.