Giro freskoagoa eta hodeitsua espero dugu astebururako
Tenperaturak behera egingo du asteburuan Euskadin, batez ere Kantauri isurialdean: euria eta zaparradak espero dira zenbait unetan.
Ostiral honetan eguraldi-aldaketa izango da Euskadin. Tenperaturak orokorrean behera egingo du eta hodeiak izango dira protagonista egunaren zati handi batean. Ipar partean euri txikia espero da eta, arratsalde-gau partean, zaparrada trumoitsuak espero dira, batez ere ekialdean. Hegoaldean, zerua irekiago egongo da, hodeiak eta ostarteak tartekatuz, eta tenperaturak behera egingo duen arren, tenperaturak udakoak izaten jarraituko dute.
Ipar-mendebaldeko haizeak gogor joko du eta desatsegina izango da tarteka. Tenperatura maximoak 23 gradu ingurukoak izango dira kostaldean (Donostian eta Bilbon), eta 24 gradukoak barnealdean, Gasteizen edo Arrasaten, adibidez.
Larunbatean ezegonkortasunak jarraituko du, batez ere egunaren lehen partean, eta euria egingo du isurialde kantauriarrean, bereziki goizaldean. Arratsaldean eguraldiak hobera egingo du, hodei gutxiagorekin eta tenperatura maximoak apur bat berreskuratuz. Merkurioa 28 gradura iritsiko da Gasteizen, eta 29 gradura Guardian eta Iruñean; Donostian eta Baionan, berriz, 24 gradura.
Igandean ere zerua hodeiak izango dira eta euri txikia egingo du kantauri isurialdean. Haizea ahul ibiliko da, ipar-mendebaldekoa lehen orduetan arratsaldean bolada gogorrak izango dira barnealdean. Tenperatura minimoak ez dira aldatuko. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira.
Datorren astean zerua hodeitsu hasiko da, tarteka oso hodeitsu. Arratsalde-gauean hodeiak gutxitu daitezke. Euri txikia izango da, batez ere egunaren lehen partean eta kantauri isurialdean. Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturak ez du aldaketarik izango edo apur bat jaitsi daiteke.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.
Astelehenetik asteazkenera, eguzkitsu eta epel joango da astea, eta ostegunetik aurrera, euritsu eta fresko
Udaberri giroa nagusituko da martxoko lehen egunetan, eta termometroa 16-20 ºC-ra helduko da. Aste bukaera hurbildu ahala, ezegonkortzera egingo du aroak, eta hala jarraituko du egun batzuetan, joeraren arabera.
Tenperaturak behera eta euria larunbatean, eguzkia eta hego haizea igandean
Larunbatean euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Igandeari begira, giro eguzkitsu eta epela nagusituko da.
Euria eta tenperatura freskoagoak izango dira asteburu hasieran
Ostiral eguerdian haizeak ipar-mendebaldetik joko du, hodeiak sartuko dira eta tenperaturak behera egingo du. Larunbat goibela izango da, eta iluntze partean atertzetzera egingo du. Igandean aroa eguzkitsua izango da eta tenperatura igoko da.
Arnaitz Fernandez: "Hotz errekorrak gero eta urriagoak dira, eta bero errekorrak, aldiz, gero eta ohikoagoak eta gogorragoak"
EITBko meteorologoaren arabera, "egoera planetako joera orokorraren ildokoa da". "Egia da Euskal Herrian sarritan izaten ditugula bat-bateko eguraldi aldaketak; baina gero eta beroaldi latz gehiago dago, muturreko hotz boladekin alderatuta", gehitu du Arnaitz Fernandezek.
Aurreratu zaigu udaberria Euskal Herrian, eta 24 gradu arteko tenperaturak izango ditugu
Hego haizea nagusituko da, batez ere kantauri isurialdean, eta igoera termikoa erraztuko du.
Giro eguzkitsua eta egonkorra aste osorako
Udaberri beteko giroa izango da Euskal Herrian datozen egunetan, 20 ºC-ak harrapatu eta pasa eta ere egingo dira egunotan eta zeruan eguzkia izango da jaun eta jabe.
Giro eguzkitsu eta egonkorra izango da asteburuan, euria atzean utzita
Haizeak indarra galduko du eta eguneko tenperatura maximoek gora egingo dute, baina baliteke Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egitea.
137 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon eta 4,8 metroko olatuak Pasaian
'Pedro' ekaitzak gogor jo du Euskal Herria, bolada gogorrak dabiltza haizeguneetan. Mendebaldeko haizea gogor jotzen ari da kostaldean eta ufada zakarrak neurtu dituzte.
Haizeagatik ezarritako abisu horia bihar arratsaldera arte egongo da indarrean
'Pedro' ekaitzak lehen arrastoak utzi ditu Euskal Herrian, eta haizeguneetan bolada oso gogorrak izan dira. Abisu horiak aktibatu dira haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.