Eguraldi aldaketa larunbat arratsaldetik aurrera: tenperaturak behera eta euria
Larunbat eguerdian haizeak iparraldera egingo du eta tenperaturak jaitsiko dira. Gainera, arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsuak izatea. Igandean giro motelagoa eta nabarmen freskoagoa izango da.
Azken egunotako beroa atzean utzi, eta, larunbat eguerditik aurrera, tenperaturak jaitsi eta euria egingo du.
Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, ostiralean tenperaturak jaisten hasiko dira, baina oraindik 30 graduko maximoak gaindituko dira kostaldean eta barnealdean. Hori dela eta, Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du 13:00etatik 20:00etara. Halaber, Bizkaia eta Gipuzkoa abisupean egongo dira baso-sute arriskuagatik.
Egunaren hasieran erdi eta goi mailako hodeiak agertuko dira, baina arratsaldean hodei trinkoagoak agertuko dira, eta han eta hemenka euria egingo du. Ekaitzak ere jo dezake.
Larunbatean etorriko da aldaketa. Goizean oraindik giroa epela izango da hego haizeari esker. Goizak aurrera egin ahala, ordea, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, Bizkaiko kostaldetik hasita, eta tenperaturak jaitsi egingo dira.
Arratsalde erditik aurrera giro nahasiagoa izango da, eta leku batzuetan gaineran zaparrada mardulak bota ditzake. Halaber, kazkabarra ere egin dezake. Hori dela eta, Aemetek abisu horiak aktibatuko ditu Nafarroa osoan, euria eta ekaitzengatik.
Gainera, abisu horia ezarriko da egun osoan zehar baso-sute arriskuagatik Kantauri isurialdean.
Igandean tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, eta maximoak 20 gradukoak izango dira. Gainera, euria egingo du batez ere ipar isurialdean.
18:00etatik aurrera, eta gauerdira arte, abisu horia izango da prezipitazio handiagatik. Baliteke txingorra egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.
Udaberri giro beteko egunak
Ostarteak eta 20 gradutik gorako tenperaturak izango ditugu udaberriari hasiera emango dion astean. Astelehenen goiza, ostera, petral samarra izango da.
Elurra Euskal Herrira itzuli da udaberriaren atarian
Astebete baino ez da geratzen negua bukatzeko, baina oraindik ere hotza, euria eta toki garaienetan elurra egin du gaur. Iganderako ere, giro petrala espero da.
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria eta hotza datoz astebururako
Goiza argitsua eta epela izango da, baina aldaketa dator arratsalderako: ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta euria, tenperaturen jaitsiera eta neguko giroa ekarriko ditu astebururako.
Euri-aurreko azken izpien ondoren, negu-girokoa dator asteburua
Gaur eta bihar goizean eguraldi argitsua izango bada ere, ostiral arratsaldearekin batera euri-kontuak iritsiko dira eta larunbatean gailurrak zuritu ere egin litezke.
Ostarteak eta euria, astearen hasieran
Arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira eta euria egingo du. Asteartean, orduek aurrera egin ahala, hodeiak gutxitu eta ostarteak irekiko dira, eta arratsaldean zaparradak botatzeko arriskua txikiagoa izango da.
Aldakor eta nahasi dator astea
Astelehenetik asteazkenera euria egingo du tarteka. Ostegun eta ostiralean, berriz, eguzkia eta tenperatura goxoak izango dira nagusi. Asteburuan okertzera egingo du berriro, negu giroa itzuliko baita.
Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio iraunkorrengatik
Abisua egun osoan izango da indarrean, 60 litro/m2 baino gehiago pila daitezkeelako. Zerua lainotuta egongo da eta euria izango da protagonista; zaparradak ugariak izango dira. Gainera, iparraldeko haizea ibiliko da, bizi-bizi zenbait momentutan.
Euria bueltan da eta tenperaturek behera egingo dute
Giro nahasi eta ezegonkorra gutxienez asteburura arte mantenduko da.
Eguzkia nagusi asteazkenera arte; ostegunean, euria eta tenperaturek behera
Tenperaturak sasoi honetarako batezbestekoaren gainetik izango dira; kostaldean maximoak 20 ºC-ra irits daitezke.