Abisu meteorologikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandean eta astelehenean 700 metrotik gora zurituko du Euskal Herriko zenbait tokitan

Abisua astelehen eguerditik astearte gauerdira arte egongo da indarrean, eta 1.000 metroko altueran 0 eta 5 zentimetro arteko elur-lodiera iragarri dute.

etxarri aranaz

Elurra Etxarri Aranazen. Argazkia: Francisco Javier Beltran

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du elurragatik igande honetan, eguerditik aurrera, elur-kota 700-1000 metro inguruan kokatuko dela aurreikusi baitute.

Abisua igande eguerditik astearte gauerdira arte egongo da indarrean, eta 1.000 metroko altueran 0 eta 5 zentimetro arteko elur-lodiera iragrri dute.

Ez da espero, beraz, elurra hiriburuetara iristea, soilik toki garaiei eta bigarren mailako mendate batzuei eragingo baitie, hala nola Herrerakoari. 

Elur asko espero ez bada ere, igandean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, egunaren erdialdean gehiago, eta trumoi-ekaitzak jo dezake han-hemenka, baita kazkabarra bota ere. 

Aemetek ere indarrean izango du elurragatiko abisu horia Nafarroako Pirinioetan eguerditik gauerdira, 950 metrotik gora zuritu baitezake. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X