Hotza eta giro aldakorra neguari ekiteko
Urtaroa sasoiari dagokion tenperaturekin abiatu dugu: barnealdean, zeroz azpitik ibili dira termometroak, eta kostaldean ozta-ozta heldu dira 5 ºC-ra. Hodeiak nagusi dira zeruan, eta euria iragarri dute, tarteka bada ere. Elur-maila 800-1.000 metro inguruan da, astearterako gorago espero bada ere.
Neguko lehen astea dugu honakoa, eta urtaroak berezko dituen ezaugarriak izango ditu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak datozen egunetarako egin duen iragarpenaren arabera.
Astelehenean, giro goibela nagusituko da, baina prezipitazio gutxi egingo du. Zeru estaliak izango ditugu egun osoan, baina goizean behintzat ez da euri konturik espero (akaso zertxobait kostaldetik gertu); arratsaldean, ordea, prezipitazioa egiteko probabilitatea handiagoa izango da.
Elur-kota 800-1000 metro inguruan egongo da. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperaturari dagokionez, hotz egingo du barnealdean —izotzagatik abisu horia egongo da indarrean Arabako Errioxan—, eta termometroak zeroz azpitik ibiliko dira. Kostaldean, 3-5 ºC-ren langa ezin gainditu ibiliko dira minimoak. Maximoak 12-13 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 8 ºC-koak barnealdean.
Asteartean ere, hodeiak izango dira nagusi, eta euritara jo dezake egunean zehar. Elur-kotak gora egingo du, eta 1.000-1.200 metro inguruan kokatuko da eguerditik aurrera. Tenperaturan ez da aldaketa handirik sumatuko, edo apur bat igo daiteke. Bigarren egunez, Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egin dezake.
Asteazkenean, Eguberri bezperan, zerua erabat estalita egongo da, eta bustitik jarraituko dugu. Tenperaturan ez da aldaketarik espero.
Joeraren arabera, ildo beretik jarraituko du aroak abenduaren 25ean ere, ostegunarekin. Zerua hodeitsu egongo da tarteka, eta euria egingo du. Termometroek koska bat egingo dute behera.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.