Hotza eta 200–400 metrotik gorako elurra espero dira Errege Egunerako Hego Euskal Herrian
EAE eta Nafarroa abisu horipean egongo dira hurrengo orduetan izozteengatik eta elurragatik. Iragarpenaren arabera elurra 200 eta 400 metro artean egingo du. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak neguko bidezaintza planak aktibatu dituzte.
Neguko hotzaldiak datozen orduetan utziko ditu ondorioak EAEn eta Nafarroan; izan ere, izozteak izango dira nagusi eta elurra maila baxuetan egingo du, Errege Egunean.
Euskal Autonomia Erkideagoan tenperatura minimoengatik eta izozte arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehen honetan aktibatuko da, 18:00etatik aurrera, Ebro ibaiaren ardatzean, eta 21:00etatik aurrera, Kantauri isurialdeko barnealdean.
Tenperatura maximoak 2 eta 4 gradu artekoak izango dira barnealdean, eta 4 eta 6 gradu artekoak kostaldean.
Abisua astearteko 10:00ak arte egongo da indarrean Kantauri isurialdeko barnealdean, eta 12:00ak arte lurraldearen hegoaldean.
Gainera, astearte arratsaldean beste abisu hori bat aktibatuko da izotzagatik: 18:00etatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko hegoaldean, eta 21:00etatik aurrera, Kantauri isurialdeko barnealdean.
Abisua elurragatik (asteartea)
Bestalde, astearte goizaldeko 03:00etatik 15:00ak arte, elur-kota 200 eta 400 metro arteko altueran koka daiteke, eta, ondorioz, abisu horia ezarri dute elurragatik.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatuko du astearte goizaldeko 03:00etatik aurrera, modu prebentiboan. Plan horrek hainbat ibilgailu aktibatzeko aukera ematen du, hala nola, elurra kentzeko 215 makina, tona askoko ibilgailuak erretiratzeko zazpi garabi astun eta lagungarri gisa erabiliko diren beste 130 ibilgailu.
Nafarroan iragarpenak dio edozein mailatan egin dezakeela elurra. Zehazki, 00:00etatik 06:00etara, elur-kota 200 eta 300 metro artekoa izan daiteke. 06:00etatik aurrera elur-kota bera mantenduko da, eta ipar eta mendebalde osoan elurra egin dezake, nahiz eta prezipitazioak ez diren ugariak izango.
Aurreikuspen horren aurrean, elurra kentzeko 52 ekipo mobilizatu ditu Nafarroako Gobernuak. Gainera, errepidean arreta berezia jartzea gomendatzen du, tenperatura baxuak direla-eta izotz-plakak egon daitezkeelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Epel eta eguzkitsu abiatu da Pazko astea, eta ziurgabetasuna nagusituko da asteartetik aurrera
Aire hotza izango dugu altueran astearte arratsaldetik aurrera, eta depresio horren kokalekuaren arabera, eguraldia batera edo bestera aldatuko da. Gaur-gaurkoz, ateri eta epel jarraituko duela diote modeloek.
Udaberriko giroa eta eguzkia nagusi izango dira Aste Santuko asteburuan
Euskalmeten eta AEMETen aurreikuspenek joera aldaketa aurreikusten dute EAEn eta Nafarroan. Aste Santuko asteburua eguzkitsua izango da, eta tenperatura altuagoak izango dira.
Albiste izango da: badator eguzkia
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.
Negu giroarekin ekingo diogu Aste Santuari, eta ostiraletik aurrera hasiko da epeltzen
Hotza, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Ostiraletik aurrera, eguraldia egonkortu egingo da eta tenperaturak gora egingo du.
Eguzki eta bero konturik ez, gutxienez ostiralera arte
Euria eta hotza izango dira nabarmen asteko lehenengo egunetan. Osteguna ere gris antzean egongo da, zaparradak baztertu gabe. Badirudi, ostiral arratsaldean iritsiko dela aldaketa.
Abisu horia elur-maila 1.000 metrotik behera jaitsiko delako
Gauerditik igandeko 18:00etara, 700-800 metrora jaitsiko da elur-kota EAEn, eta Nafarroako Pirinioetan 21:00etan jarriko dute indarrean abisua.
Hotza, euria eta elur-kotaren jaitsiera astebururako
Elur-kota jaisten joango da eta euriaren intentsitatea ere aldatzen joango da.
Ostiralean menia labur bat izango den arren, hotza eta lainoak izango dira nagusi martxoaren hondarrean
Osteguneko giro goibelaren ostean, ostiralean hobera egingo du apur bat, baina astebururako zerua hodeitsu egongo da berriro, eta zaparradak, iparraldeko haizea eta tenperatura freskoak izango dira nagusi.
Adio udaberri giroari
Asteartea izango da asteko egunik eguzkitsuena. Goibel eta ilun datoz gainerako egunak, nahiz eta ostiralerako tregoa txiki bat espero den.
Eguzkia eta udaberriko giroa neguaren azken txanpan
Astearte honetan eta datozen egunetan tenperatura nahikotxo igoko da, hego haizeak lagunduta. Giro eguzkitsua espero da, hodei gutxi eta 25º inguruko tenperaturak kantauri isurialdean. Astebururako aldaketa dator, eta euri pixka bat egin lezake.