140 km/h arteko haize boladek eragina izan dute Loiuko aireportuko 17 hegalditan
Haize zakarraren ondorioz, 11 hegaldi beste aireportu batzuetara bideratu behar izan dituzte, 2 jatorrizko puntura itzuli behar izan dira eta 4 bertan behera geratu dira. Bihar, osteguna, itsasaldeko arriskuagatik abisu horia egongo da ezarrita.
Haize bortitzak hainbat gorabehera eragin ditu egunean zehar. Bizkaian 140 km/h-ko haize-boladak izan dira, eta larrialdi-zerbitzuek behin baino gehiagotan irten behar izan dute. Hala ere, eraginik nabarmenena Loiuko aireportuan izan du. Haize zakarraren ondorioz, 16:30ak arte, ia ezinezkoa izan da Loiun lurreratzea, eta, ondorioz, hegaldiak bertan behera geratu dira edo beste aireportu batzuetara bideratu dituzte.
Hala, Madrildik eta Bartzelonatik goizean goiz etorritakoak euren jatorrira itzuli dira, lurreratu ezinik. Lau bertan behera geratu dira aireratu aurretik: bat Bartzelonatik, beste bat Madrildik, Istanbuldik eta laugarren bat Frankfurtetik.
Gainerakoak beste aireportu batzuetara bideratu dira. Goizean, Milandik zetorrena Bordelera bideratu da, Alacantetik zetorrena Bartzelonan lurreratu da, Palma eta Sevillatik irtendakoak Gasteizera joan dira, Munichetik zetorrena Madrilera bideratu da, Paristik zetorrena Biarritzen lurreratu da. Arratsaldean, Istanbul, Brusela eta Malagatik etorritakoak Madrilen lurreratu dira, Madrildik zetorrena Iruñeko aireportura bideratu dute, eta Marrakexetik zetorrena Bartzelonan lurreratu da.
16:30etik aurrera, ohiko martxan jardun dute Loiun.
140 km/h arteko boladak
Hori guztia haizeguneak astindu dituzten haize-bolada gogorren ondorioz izan da. Eusko Jaurlaritzak abisu horia izan du indarrean 18:00ak arte eta Euskalmetek emandako datuen arabera, asteazken honetako errekorra Urduñan izan da, 140 km/h-ko abiada hartu dute ufadek. Matxitxakon 139 km/h-ra iritsi dira, Galea lurmuturrean 132 km/h-ra eta Balmasedan 124 km/h-ra. Gipuzkoako kostaldean ere bolada zakarrak izan dira: 109 km/h Zarautzen eta Jaizkibelen.
Haizeguneak ez diren lekuetan, abisu horia 15:00etan amaitu da. Goizean zehar, 105 km/h-ko boladak izan dira Bilboko Zorrotzako geltokian, 96 km/h-koak Tobillasen, 94 km/h-koak Iurretan eta 85 km/h-koak Laudion.
Hurrengo orduetan, haizea apur bat baretuko da, baina bihar, osteguna, urtarrilaren 22an, berriro hartuko du indarra. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du Bizkaiko haizeguneetan, 21:00etatik 24:00etara, 100 km/h-ko abiadura hartuko duelako.
Abisu horia olatuengatik
Gainera, bihar hainbat abisu hori izango dira indarrean kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik.
Alde batetik, egun osoan zehar (03:00etatik 21:00etara) abisu horia egongo da indarrean nabigaziorako, lehen bi milietan. Olatuak 4 metrotik gorakoak izango dira. Haizeak 5 edo 6ko indarrarekin joko du goizean. Arratsaldean baretzera egingo du, baina azken orduetan zakartu egingo da berriro. Egunean zehar itsaski handia sortuko du, eta arratsaldean baretuko da.
Halaber, abisu horia aktibatuko da kostaldeko inpaktuagatik eguneko bi unetan: 06:00etatik 08:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Bi kasuetan 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu itsasertzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldaketa aurreko azken eguzki printzak
Asteartea eguzkitsu eta beroa izango da, eta asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.
Ekaitzek gogor jo dute Nafarroan eta Gipuzkoan, bigarren egunez jarraian
Gauerdira arte, alerta laranja izango da indarrean ia Nafarroa osoan eta Ipar Euskal Herrian. Noainen, txingor erauntsia izan da, eta 10 minutuan 5 litro pilatu dira metro koadroko.
Euskadik abisu horia ezarri du larunbat honetan, lurraldearen hegoaldean 35 gradu ingurura heldu daitekeelako
Abisua 12:00etatik 20:00etara egongo da indarrean, baina ekaitzak eta haize-bolada oso zakarrak izan daitezke arratsaldetik aurrera.
Eguraldi euritsua eta freskoa, ostiralean beroa itzuli aurretik
Ostegunean hodeiak eta prezipitazioak izango dira nagusi Euskal Herriko toki gehienetan, baina eguraldiak hobera egingo du apurka-apurka. Ostiralean tenperaturak gora egingo du nabarmen, eta asteburuan trumoi-zaparradak bota ditzake, arratsaldez.