Joseph ekaitzak Ingriden lekua hartu du eta 156 km/h-ko haize boladak izan dira
Abisu horian izan gara gauean eta oso bolada gogorrak eta euriteak izan dira goizaldean. Gipuzkoa da abisutik kanpo geratu den lurralde bakarra.
Haizeak ez du etenik eman eta egoera meteorologikoa baldintzatzen jarraitzen du. EAEk, Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak abisu horiaren pean jarraitzen dute, bolada bortitzengatik, izan ere, Ingrid igaro ostean, Joseph ekaitza indarrean da. Haize-boladek 100 kilometro orduko abiadura gainditu dute hainbat tokitan, eta, beraz, kontu handiz ibiltzea gomendatu dute agintariek, errepidean adarrak erorita eta oztopoak egon daitezkeelako, batez ere goizaldean eta eguneko lehen orduetan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, haizeari dagokion abisu horia 09:00ak arte egongo da indarrean Bizkaian eta Araban, haizeguneetan 100 km/h-ko abiadura gainditu baita berriro. Nafarroan, Aemetek Kantauri isurialdean eta lurraldearen ipar-ekialdean mantendu du abisua, bertan arriskua egunaren amaierara arte luzatuko da. Iparraldean ere bolada oso gogorrak izaten ari dira. Gipuzkoa da haize-bolada gogorretatik libratu den lurralde bakarra.
Azken orduetan 156 km/h-ko ufadak izan dira Urduñan, 140 km/h-koak Matxitxakon, 130 km/h-koak Cerrajan eta 105 km/h-koak Bilboko portuan.
Euskalmetek aurreikusi duenez, hegoaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du lehen orduetan, batez ere mendebaldean, baina goizean zehar indarra galduko du. Agintariek zuhurtzia zorroztu, zuhaitzak saihestu eta haizeak mugi ditzakeen objektuak ziurtatu behar direla azpimarratu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.